«Etorkizunean atera daitezkeen profesional horien bideari forma ematen joan behar dugu»
Petritegi sagardotegia izan zen, iragan ostiralean, Donostialdea Bizikletan txirrindulari eskolak bere proiektuaren berri jakitera emateko aukeratutako tokia. Bertan, babesleei esker ona emateaz gain, beste berri bat eman zuten: aurten emakumezkoen taldea eta babeslea ere izango dute.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Pasa den ostiralean, Donostialdea Bizikletan txirrindularitza eskolaren aurkezpen ekitaldia egin zenuten Petritegin. Azalduiguzu nondik datorren Donostialdea Bizikletan txirrindularitza eskola.
Gutako asko Donostiberri txirrindularitza eskolatik gatoz, Donostian azken garaian egon den azken txirrindulari eskola. Baina duela urte batzuk ikusi genuen buelta bat eman behar zitzaiola, gero eta txirrindulari gehiago genituelako Hernanikoak edo Astigarragakoak batez ere. Iaz pasatu zen gauza bat asko markatu zuela, eta izan zen Hernaniko txirrindularitza eskola eta Lasarte-Usurbilgoa, Buruntzazpi, desagertu egin zirela. Horrek eta guk genuen Donostialdeako izaera horrek egin zutena zen benetan pausoa eman eta zerbait integratzaileagoa bilakatu. Hemen eskola bakoitzak badu bere sorrera urtea. Gurea, gaur egungo eskolarena, esan dezakegu iaz izan zela eta aurten izan dela lehenengo denboraldia Gipuzkoako, Euskal Herriko eta Espainiako errepideetan.
Zein izan zen pasa den ostiraleko aurkezpen ekitaldiaren helburua?
Helburuak zituen asko (barre egiten du). Alde batetik, lehenengo urtea zenez eskolarena, nolabait hori bisibilizatzea. Bestalde, gehienok Donostiberritik gatoz, baina bai nahi dugu beste eskoletan egon den jendea proiektura gerturatu eta, beraz, aitzakia bat asmatu behar genuen jendea bertaratzeko. Hirugarren helburua esan daiteke izan zela nolabait esker ona erakustea gure aurretik egon diren eskola horiekiko eta batez ere eskola horiek butzatu dituzten pertsonekiko. Gu oraintxe bertan eskola zuzentzen ari garenok gazteak gara, beste batzuen testigua hartu dugu eta nahi dugu gure testigua norbaitek ere hartzea etorkizunean. Nik beti esaten dut klub batean ondo ez baldin badugu pasatzen, itxi egin behar dugu; berdin du diru asko edo gutxi egon, hemen helburua da denok disfrutatzea. Eta Petritegin nola ez den zaila disfrutatzea, bada Petritegin egin genuen. Gainera, Iruki gure babesleak txuletak egiten dituzte. Nolabait ere hori bisibilizatu behar genuen, babesleei esker ona erakutsi… Garrantzitsua da, gaur egungo gizartean, gure artean zaintzea.
Eta harrera ona izan al zuen aurkezpen ekitaldiak?
Bai, oso ona. Etorri ziren, adibidez, nire garaian, txirrindularia nintzenean, egon ziren zuzendariak. Ez ginen iritsi nahi genuen zenbakietara; niregatik “la leche” izango zen 400era iritsi izan bagina, baina 200era iritsi izana ere ondo dago. Nik uste dut jendeak eskertu zuela, disfrutatu zuela; eta orain egin behar duguna da honi jarraipen bat eman. Babesleak oso pozik daude. Ez dut uste beste eskoletan, beste kiroletan, honelako esker ona erakutsi duten. Saiatu ginen ekitaldi berezi bat egiten.
Zuen proiektuaren leloa «izan gaitezen erreferentzia» da. Mezua nahiko garbia da, baina azalduiguzu zergatik aukeratu duzuen lelo hau.
Oso galdera ona da. Boteprontoan asmatutakoa da. Gauza bat oso argi dugu. Beste kirol eskoletan, ez bakarrik txirrindularitzan, pasatzen ari dena da inflexio puntu batean gaudela; orain arte bolondres asko egon da kirol munduan lanean, ordu pila dedikatu dizkiotenak, baina egia da gizartea, zoritxarrez, beste bide batetik dihoala. Askotan esaten den bezala, lehen normala zen gazte batek talde batean sartzea, baina normala zen ere etxebizitzaren prezioa merkeagoa izatea, bizitza ez izatea horren garesti. Ez da bakarrik lan bat egiteagatik diru bat merezi dudalako, baizik eta etorkizunean ere jende honek etxe bat eduki nahiko du. Bidea oso zaila da. Norantz joan badakigu, baina ez dakigu nola egin, eta gabiltza bideak irekitzen.
Gertatzen dena da txirrindularitzan beldurra dugula geroz eta klub gutxiago egongo direla; adibidez, gero eta ume gutxiago dagoelako. Futbolak asko erakartzen du. Realak eta Athleticek eta honelako taldeek harrobi politika dute. Karrerak ere jaitsi egingo dira. Orduan esaten dugu: "Ostras, hemen zerbait dator!". Bide bat ireki behar dugu, bide bat ez dakiguna norantza eramango gaituen, baina ez badugu egiten, arriskutsua izan daiteke. Beraz, hori da ideia: izan gaitezen erreferente edo erreferentzia, saiatu gaitezen bide hauek egiten. Tortak jasoko ditugu; ziur aski dena ez da aterako nahi dugun bezala.
Pentsatzekoa da, beraz, hutsune bat ikusten duzuela gaur egungo oinarrizko txirrindularitzan, gazteleraz «ciclismo base» esango geniokeen horretan. Nola ikusten duzu egoera Euskal Herrian?
Agian oker nago, baina nire garaian, Euskal Herria mailan egiten ziren karrerak korritzea oso zaila zen. Justu garai horietan hasi ziren Euskal Herri mailako txapelketak, baina gaur egun Gipuzkoan, Vuelta Gipuzkoa kenduta, eta jubenil mailaz ari naiz bakarrik kasu honetan, 15 karrera dituzte. Aurten egin dugu egutegi bat jubenil mailan 40 karreretakoa. Minoria bat da oraintxe bertan Gipuzkoa. Normalena da Nafarrora joan, Euskal Herriko beste txokotan ere konpetitu. Ziklismoa asko aldatzen ari da. Orain ateratzen diren Remco Evenepoel, Pogacar eta guzti hauek oso gaztetatik ari dira ibiltzen. Daukagun sentsazioa da afizionatu mailak ez dakigula zein puntutaraino jarraituko duen etorkizunean. Jarraitu, jarraitu dezake, baina ona denak saiatzen ari dira sartzen estruktura profesionaletan. Hor ere guk bideak egin nahi ditugu, ikusi nahi dugu ea talderen bat, Belgikan, hasten den gurekin harremanetan Erasmus moduko bat egiteko txirrindulariekin. Guk badugu Holandan ikasketak egiten eta konpetitzen hasiko dena. Eta esaten dugu: "Ostras! Zergatik ez nire bidea beste batzuek egin?".
Bizikleta mundua oso sakrifikatua da, guretzat oso inportantea da ikasketak ere ondo eramatea. Ez dakit zenbat tardatuko dugun hau egiten. Baten batek esango du "nahastuta zaudete". Hemen dugun egutegia eta txirrindulari kopurua ez da txarra konparatzen badugu beste toki batzuekin, baina daukagu ere sentsazioa horren beste edukitzeak hemen sortzen dugula ere errealitatearekiko ikuspegi faltsu bat. Ematen du hemen ona baldin bazara profesional izatera irtits zaitezkeela. Baina gero etortzen zaizkizu belgak, holandarrak, frantsesak eta bat-batean karrera goitik behera aldatzen da eta ona zena, edo irabazten zuena, hamabosgarren geratzen da.
Aipatzen ari zarenaren harira, Herbehereak, Belgika edota Norvegiako gazteak oso indartsu datoz, harrobia oso indartsua dute. Ikusi besterik ez dago profesional mailan zein gazte, zein goiz lehertzen diren txirrindulariak Evenepoel, Pogacar, Vingegaard… Gureek denbora gehiago behar izaten dute. Alde handia dago kanpoko herrialdeekin alderatuz, ezta?
Bai, aldea brutala da. Esango nuke, gainera, handitzen ari dela. Zenbat euskaldun ditugu gaur egun World Tourrean? Hasten baldin bazara kontatzen, oso oso gutxi. Azken garaian atera direnak, Izagirre anaiak edo Pello Bilbao eta guzti hauek kontatzen baditugu, bai. Eta horiek baino lehenago atera ziren beste batzuk. Jendea atera, atera zen, baina azken boladan ez hainbeste. Eta hor ez gaude asmatzen ari. Ez diot inori leporatu behar, nik ez baitut horretarako eskubiderik; bakoitzak ahal duen moduan egiten du bere lana. Guk bide bat ikusten dugu egin daitekeela, saiatzera goaz eta denborak esango du asmatzen dugun edo ez.
Guztiak ez dira berri txarrak. Pasa den ostiraleko ekitaldi horretan azken orduko bat ere eman zenuten, nesken taldea ere izango duzuela eta babeslea ere aurkitu duzuela hauentzako, ezta?
Hori da. Beti izan dugu mutilen eskola, eta betidanik saiatu gara neskena izaten. Ez ginen lortzera iristen, ez ziren azaltzen neskak eta itxoiten geunden ea olatu bat azalduko zen neskena. Eta esan genuen: "Ostras, bai, egingo dugu". Iaz esan genuen: "Fuera! Hori ez da bidea". Goazen guk probokatzea aldaketa. Goazen guk esatera neska taldea ateratzera goazela. Hasieran izango dira hiru, hamar, ez dakit zenbat izango diren, baina goazen horrekin jendea erakartzera. Eta aterako dugu Yogures Goenaga enpresari esker. Gainera enpresa neska batek zuzentzen du. Afarian, postre garaian, Goenaga yogurrak atera genituen. Ez dakit jendea ohartu zen, baina nahiko «mensaje subliminal» izan zen. Nik uste dut jendea pozik dagoela.
Amaitzeko, nola aurreikusten duzu etorkizuna, zuen taldearena eta orokorrean txirrindularitzarena?
Galdera bikaina. Gurea, momentuz, ondo dihoa. Badaukagu jende gaztea apuntatu nahi duena bai bizikletan ibiltzea eta bai laguntzea ere. Poliki-poliki bagabiltza erreleboa sortzen. Eta txirrindularitzarena, nik uste dut gogoeta egiteko gogotsu ikusten dudala Gipuzkoako jendea. Gazteak daude, beste era batera gauzak egin nahi dituztenak. Alde horretatik, gu oso adituak gara; beste garai batean aurten egin dugun egutegia ez ziguten egiten utziko. Oso eskertuak gaude, badute gogoa egiteko, baina denen artean egin nahi da. Ez dakit Euskal Herria mailan zein den egoera, baina ezin da itxoin. Joango gara forma ematen etorkizunean atera daitezkeen profesional horiek. Gure gogoeta gurea da. Beste batzuek ziur aski ez dituzte gauzak guk bezala ikusten, baina seguru aurkituko ditugula amankomunean puntu desberdinak eta hortik aurrera egingo dugu.
Zerbait gehiago gehitu nahiko zenuke?
Donostialdean bizi direnei, umeak baldin badituzte, argi geratu den bezala seme edo alaba eta 14 urtera arte gutxi gorabehera, animatu nahiko nituzke bere umeak gure eskolan apuntatzera. Erraza da. Gure web orrialdea da www.donostialdeabizikletan.com. Hor dago informazio guztia edo bestela sare sozialen bidez «Iruki - Donostialdea Bizikletan» bezala.