27 urteko gizon bat atxilotu dute Valentzian, Tolosan sexu-erasoa egiteko akusaziopean
Uztailean Tolosan ekamume bati sexu-erasoa egin zion gizona atxilotu dute Valentzian, bai eta fidantzapean espetxeratu ere. 27 urte ditu.
Ertzaintzaren operazio baten ondorioz, Polizia espainolarekin elkarlanean, 27 urteko gizon bat atxilotua izan Valentziako Alzira hirian, uztailean Tolosan sexu-erasoa egitea egotzita. Gipuzkoako epailearen esku utzi ondoren, fidantzarik gabeko espetxeratzea agindu dute, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Erasoa Tolosan gertatu zen, uztailaren 10eko goizaldean. Gizon batek atari baten sarreran hartu zuen biktima eta, ondoren, sexu-erasoa egin zion inguruko parke batean. Elkarretaratzea egin zen herrian, gertatutakoa ozen salatzeko.
NAZKATUTA gaude nazkatuta gaudela esateaz.
— Tolosako Asanblada Feminista (@TAFeminista) July 11, 2022
Ezinbestekoa da hitzetatik ekintzetara pasatzea, puntu moreak behatz erakusleagatik aldatzea, pribilegiatudun gizonei azkura eragitea,beldurra eta ardura aldez aldatzea. #erasosexistarikez !
📷 @tolosaldekoataria @tolosako_udala pic.twitter.com/457QVjpQb9
Oriako Ertzain-Etxetik ikerketa abiatu zuen, eta azkenik, Polizia espainolaren arteko lankidetzari esker (Alzira-Algemesíko Udaltzaingoa eta, bereziki, eskualde horretako Polizia Judizialaren Tokiko Brigada), une hartan «ikertuta» zegoen gizonaren ebidentzia biologikoak lortu ahal izan ziren, beti ere Segurtasun Sailaren arabera.
Lagin horiek, biktimaren jantzietan lortutako frogekin batera, Ertzaintzaren Polizia Zientifikoaren Unitateko laborategietan aztertu eta erkatu ziren, gertakariaren egilea nor zen egiaztatzeko emaitza erabakigarriekin.
Astelehen honetako arratsaldean, urriaren 3an, Polizia espainoleko agenteek atxilotu egin zuten ikertutako pertsona, 27 urteko gizon bat. Atxilotu ondoren, Tolosako Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegiko epaileak Alzirako bi etxebizitzatan sartzeko eta miatzeko aginduak eman zituen, pertsona atxilotuari lotuta.
Atxiloketa honen ostean ikerketarekin lotutako frogak aurkitu ahal izan dira.