INFO

'Euskadi Bono Denda' kanpainaren 100.000 deskontu-bonu trukatu dira lehen egunean

30 eurotik gorako erosketetan 10 euroko deskontua egiten dute 'Euskadi Bono Denda' deskontu-bonua erabiliz gero. Astelehen honetan abiatu da kanpaina eta 100.000 deskontu-bonu trukatu dira.

Euskadi Bono Denda, deskontu-bonuen kanpaina abiatu da (Irekia)

Herritarrek 'Euskadi Bono Denda' kanpainako 100.000 deskontu-bonu trukatu dituzte astelehen honetan, abenduaren 4an amaituko den truke-aldi berriaren lehen egunean. Gabonak baino lehen salmentak suspertzeko helburuarekin egindako kanpaina bat da Lakuako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak adierazi duenez. Euskadi Bono Dendako deskontu-bonuen bidez 30 eurotik gorako erosketetan 10 euroko deskontua egiten dute.

Lakuako Gobernuak beharrezkotzat jo zuen aurrekontua handitzea; hasieran aurreikusitako 5 milioi eurotik 9 milioi eurora arte, lehen edizioko emaitza onak eta euskal merkataritza suspertzeko izan zuen bultzada medio.

Programa hau, Lakuaren Gobernuak Ukrainako gatazkak ekonomian eragiten dituen ondorioen aurrean zabaldutako neurri osagarrien barruan kokatzen da. Aurrekontua igotzearen eta bi truke aldien artean igarotako denborari esker, aurreikusita zeuden baldintzak aldatu dira. Eta azkenean, pertsona bakoitzak gehienez bost deskontu-bonu jaso ahal izango ditu, 50 euroko balioarekin truke-aldi bakoitzerako.

Kanpaina hau egin zen lehen aldian pertsona batek esleitutako bonu guztiak kontsumitu bazituen ere, kontsumitzailearentzat kanpaina berri bat litzateke hau, eta berriro ere bost bonuak erabiili ahal izango ditu. Bonuen helburu nagusia tokiko merkataritza sustatzea baita.

Komertzio jakinetan erabili ahal izango da deskontu-bonua. Autonomoak diren establezimenduetan, enpresa komertzial txikietan, askotariko moduetako produktuak dituzten dendentan; arropa, zapatak, burdindegia, etxeko tresnak eta dekoraioz, liburuak, paper-denda... Gainera, aldi honetan zenbait komertzio-zerbitzuk ere hartu dute parte; ileapaindegiek, tidategiek, eta argazki dendek besteak beste. Zerbitzu eta komertzio gutien zerrenda Euskadi Bono Dendaren webgunean ikusi daiteke.