INFO

Nafarroako Administrazio Epaitegiaren «euskarafobia» salatzeko elkarretaratzea egin dute

Hainbat udaletan egindako lan eskaintza publikoetan euskara baloratzeko prozedurak bertan behera uzteagatik «euskarafobiaz» Nafarroako Administrazio Epaitegia «euskarafobiaz» aritzen dela salatzeko elkarretaratzea egin zuten ostiral arratsaldean Iruñean.

Nafarroako Administrazio Epaitegiaren aurrean egindako elkarretaratzea. (EUSKARAREN DEFENTSA SAREA)

Nafarroako Administrazio Epaitegiaren «euskarafobia» salatzeko elkarretaratzea egin zuten ostiral arratsaldean Iruñeko Iturrama auzoan erakunde honen egoitzan, Euskararen Defentsarako Sareak deituta.

«Eskandalua da: Nafarroako Administrazio Auzitegiak lanpostu elebidunak debekatu ditu edo euskararen merezimendua kendu du Antsoainen, Atarrabian, Berriobeitin, Berriozarren, Lizarran, Orkoienen, Zizur Nagusian… Erasoa etengabea da», salatu zuten. Navarra Suma koalizioko udal taldeak izaten ohi dira euskara normalizatzeko aurrerapusu honen kontrako helegiteak aurkezten dituena.

Udalen eskubidea zapuztuz

«Euskararen Legeak eremu mistoko udalei espreski ahalbidetzen die lanpostu elebidunak sortzeko eta euskaraz jakitea meritu moduan baloratzeko, Administrazio Publikoetan euskaldunok euskaraz egiteko dugun eskubidea bermatzeko», gaineratu zuten Euskararen Defentsarako Sareko kideek.

«Legegilearen papera hartu du eta ahalmen hori nabarmen murrizten ari zaie, gu euskal hiztunon kaltetan. Legea betearazteko dagoen erakundea legea urratzeko funtzionatzen ari da, bere burua legegileen gainetik jarrita, euskarafobia ikur», salatu zuten elkarretaratzean.