INFO

Bizkaiko adinekoen egoitzetan ELAk deitutako bost eguneko greba bukatutzat eman dute

Bizkaiko adinekoen egoitzetan ELAk deituta egin duten bost eguneko grebari ostiral honetan eman diote bukaera, errepide mozketa batekin eta Foru Aldundiaren aurrean txistua jota.

ELAren mobilizazioa, laugarren greba egunean. (@ELAsindikatua)

Bost eguneko greba egin dute Bizaiko zaharren egoitzetako emakume langileek, ELAk deituta. Ostiral honetan eman diote bukaera eta horretarako grebalariek Bilboko sarbideetan egin dute protesta goizean goizetk, gero Foru Aldunidan amaitzeko.

Hala, manifestazioan abiatu dira EITBren egoitzatik, trafkoa oztopatuz, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean egindako elkarretaratzearekin amaitu dute protesta. Langileek adierazi dutenez, haserre daude erakundeak erakutsitako «axolagabekeriarekin, berriro ere, lantokietako egoera larriaren aurrean». Horregatik, ohartarazi dute prest daudela 2017ko 260 egun baino gehiago iraun zuen greba errepikatzeko, «behar bada».

Era berean, gogorarazi dute emakumea izatea eta zaintzan profesionalki aritzea «prekaritatearen eta erakundeen eta patronalaren ikusezintasunaren sinonimoa» dela. Genero ikuspegia agerian geratzen dela ere aldarrikatu dute.

Azaldu dutenez, «behin eta berriz erakutsi behar dute» gai direla borroka egiteko zainketen eta lan baldintzen egoera hobetzeko, eta horretarako aldarrikatu dute zaintza lana ez dela baloratzen «emakume izate hutsagatk».

ELAk ohartarazi du gatazka areagotu egingo dela abenduan, «baldin eta ez bada lehenbailehen konpontzen eta ez bada aurrera egiten GUFErekin publiko egiteko eta parekatzeko, langileen kontratazioarekin ratioa hobetzeko, edota ordezkpenak lehen egunetk egiteko», besteak beste.