INFO

Gabonetako gourmet denda ireki du NAIZek Donostiako Zurriola pasealekuan

NAIZek gabonetako denda ireki du Donostiako Zurriola pasealekuan, abenduak 12 eta 24 artean. Hainbat produktu berezi erosteko aukera dago bertan (saskiak, cavak, euskal artistek diseinatutako baxerak...) eta baita NAIZen produktuen outlet bat ere. Cava dastaketak ere egingo dira.

Denda berezia irekiko du NAIZek Zurriolan gabonei begira. (Jon URBE | FOKU)

Abenduaren 12tik 24ra NAIZek gabonetako gourmet denda berezia ireki du Zurriola pasealekuko 6. zenbakian duen gunean. Hainbat produktu berezi eskuratzeko aukera dago bertan, baita dastaketa batzuetan parte hartzeko parada ere.

Aurtengo berritasunen artean euskal produktuez osatutako saski bikaina eskuratzea da. Bertako eta kalitatezko hamar produktuk osatzen dute, Euskal Herriko ekoizleek eginak. Arnabar euskal patea, Aizpurua txakolina, Candido Besa urteko ardo beltz ekologikoa, Basatxerri txorizo sorta, La Churta pikillo piper estra ekologikoak, Ibarbi errezil sagar mermelada, Beizama ardi gazta ondu laurdena, Iturri zainzuriak, Bipia koktel saltsa Ezpeletako biperrarekin eta Olasagasti Kantauriko krema barnebiltzen ditu sortak.

Kataluniako cava sortak ere erosi ahal izango dira. Zehazki, Maria Casanovas Brut de Brut botilak, modu tradizional eta % 100 ekologikoan eginak, kutxatila dotore batean aurkeztuak. Euskal Herriko zigilua duten kristalezko kopak edo Basatxerriren paleta osoak ere topatu ahalko dituzu Zurriola pasealekuko dendan. Eta bazkalosteak gozatzeko aukera Monasterio de Cascantek emanen du, teilak, katu mingainak eta zigarro gozoekin.

Era berean, zilarrezko zein larruzko eguzkiloreak eta Koldobika Jauregi eta Leire Larretxea euskal artistek diseinatutako baxerak ere eskuratu ahal izango dira bertan. Gainera, NAIZ eta GARAren produktuen outlet denda ere izango da. Besteak beste, "Gure Musikaren Alde" kanpainaren kamisetak. Hainbat liburu, puzle eta azken urteetan kaleratutako beste hainbat produkto ere bertan egonen dira salgai.

Cava dastaketak

Maria Casanovas kalitatezko Cava zure etxera eramateaz gain, bertan hainbat dastaketetan parte-hartzeko aukera ere izanen da, Jon Martinez Betanzos eta Joxemi Aierbe somelierren eskutik. Abenduaren 15 eta 17an bina dastaketa izanen dira. 15ean, 18:00etan lehena eta bigarrena 19:30ean. 17an, aldiz, 13:00ean eta 19:00etan.

Dagoeneko izena eman dezakezu eta harpidedunek honetaz doan gozatzeko aukera izanen dute lotura honen bidez izena emanda. Egun bakoitzean dastaketa euskaraz edo gazteleraz egin nahi den aukeratu ahal izango da.

Bestetik, abenduaren 17an, 17:00ak eta 18:00 bitartean, Monasterio de Cascanteko gozoak dastatzeko aukera izanen da, ekoizleen eskutik eta doan.

Egunero goiz eta arratsalde

Denda astelehenean irekiko da, abenduak 12, eta hilaren 24ra arte izango da Zurriola pasealekuko NAIZen gunean. Goizetan 11.00etatik 14.00etara eta arratsaldetan 16.00etatik 20.30etara.