INFO

Annie Ernaux; Nobel Sariaren literatura irudietan

Ostiralean Annie Ernauxen 'Les années super 8' estreinatuko du Filmin plataformak. Bertan, 1972 eta 1981 bitartean filmatutako bere familia-grabazioak partekatzen ditu idazleak, eguneroko intimo bat osatuz. 

Annie Ernaux idazlearen hitzak irakurri ditugu Bigarren Kafean. (Julie SEBADELHA | AFP)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Hitzak betegarri gisa erabiltzen dira maiz, baina bada apaingarrietatik ihes egin eta bizitzako txoko mingarri eta intimoenak beldurrik gabe arakatzen dituenik. Sexualitatea, maitasuna, abortua, minbizia, heriotza… Hitzekin biluztea. Ez da gauza makala, baina bada honetan garaile den pertsona bat; Annie Ernaux. 

Zintzoki, biluzik eta zuzen idazten du idazleak, bere buruari buruzko hausnarketatik, generoa, klasea eta hizkuntzaren desberdintasunek markatutako bizitza kontatzea lortuz. Bere pasioak, 2022ko Literaturako Nobel saria irabaztera eraman zuen. Bere ibilbidean zehar hamaika sari jaso dituen arren, azken honek badu nolabaiteko itzala, 1901ean saria sortu zenetik 119 idazle saritu dituzte eta haietariko 16 izan dira emakumezkoak orain arte; Ernaux hamazazpigarrena izan da. 

Davis semearekin batera osatutako 'Les années super 8' filmaren estreinaldia urtarrilerako iragarrita zegoen; baina datorren asteko ostiralean izango da azkenean, abenduaren 16an, Filmin plataforman.