INFO

Alvaro Romero snowboarder donostiarrak zilarra lortu du Veysonnazko Munduko Kopan

Denboraldi hasierako osasun arazoak atzean utzita, finalera arte txanda guztietan bikain aritu da rider gipuzkoarra eta finala bera ere eramateko zorian izan da une batez. Lucas Eguibarrek, berriz, izan izan ditu final-zortzirenak gainditu.

Alvaro Romero, 26 zenbakiarekin, garaileen podiumean bigarren amaitu eta gero. (@BASQUETEAM)

Oraindik ez ditu 20 urte bete Alvaro Romero snowboarder donostiarrak, baina dagoeneko Munduko Kopako domina bat kolkoan dauka, Suizako Veysonnazen erdietsi du balentroa hori Basque Teameko kirolari gipuzkoarrak.

«Pozarren nago», onartu du Basque Teamek bidaliriko adierazpenetan. «Konfidantzaz gainezka nengoen iaz Junior Mailako Munduko Txapelketan eta Munduko Kopako azken probetan emandako maila dela-eta, eta hargatik lehenengo kanporaketatik hasita, topera joan naiz. Estu izan bada ere, aurrera egitea lortu dut finalera iritsi arte», gaineratu du.

Alvaro Romerok ez du denboraldi erraza bizi izan. Gripeak jota, ezin izan du orain arte nahi bezala distiratu. Bakurianiko (Georgia) Munduko Txapelketa absolutuan bere ahalaren zertzelada batzuek laga zituen duela aste batzuk hamahirugarren postuan amaitu ondoren, eta asteazken honetan orain arteko bere balentriarik han diena erdietsi du.

Final-zortzirenetan jarri da Romero lehenengo postuan eta postu horri eutsi dio da Davd Pickl austriarraren eta Nick Baumgartner estatubatuarraren aurretik. Final-laurdenetan, donostiarrak Martin Noerl alemaniarra lako aurkari gaiztoak izan ditu aurrez aurre, baina berriro ere bere txanda irabazteko gai izan da, Adam Lambert eta David Pickl gaindituta.

Finalerdietan berrirz ere Martin Noerl izan du aurrean, eta horrez gain, Omar Visintin eta Glenn de Blois italiarrekin neurtuda. Romero ez da kikildu eta bigarren postuan helmugaratu da eta horrek bigarren postu horrek final handira pasatzeko txartela eman dio.

«Gutxi falta izan zait finala bera ere irabazteko», esan du, penatan. «Akats txiki bat egin dut eta kostata saihestu dut erorketa. Orduan neure buruari esan diot nolahala eutsi behar nuela. Azkenera arte irabazten saiatu naiz eta horrela izan ez bada ere, oso pozik nago. Hauxe da nire aurreneko podima Munduko Kopan eta denboraldia amaitzeko falta denari begira, oso itxaropentsu nago», azaldu du snowboarder gipuzkoarrak.

Finalean rider donostiarrak ez du irteera bikainik egin eta laugarren postuan geratu da. Hala ere, bere adinari ez dagokion odol hotza erakutsiz, aurrera egin du lehen posturaino. Ibilbidearen azken zatian lehia gogorra izan da, baina azkenean bigarren bukatu du, Martin Noerl alemaniarraren atzetik eta Lorenzo Sommariva italiarraren eta Eliot Grondin kanadarraren aurretik.

Bestalde, Lucas Eguibarrek ezin izan du final-zortzirenetatik pasa. Bere aurkarietako batekin ukitu txiki bat izan du kanporaketa horretan eta hirugarren bukatu du bere seriean, Matteo Menconi italiarraren eta Jake Vedder iparramerikarraren atzetik. Emaitza honen ostean, Lucas Eguibarrek Munduko Kopako lidergoa galdu du. Orain Martin Noerl alemaniarra da liderra 374 punturekin. Bere atzetik Omar Visintin italiarra 335 punturekin eta ondoren Lucas Eguibar 326 punturekin. Munduko Kopa amaitzeko falta diren bi probak Mt. St. Annen (Kanada) hilaren 24tik 26ra jokatuko dituzte.