INFO

‘Amodiozko gutuna’, Joan Mari Irigoienen hausnarketa eutanasiaren inguruan

Email bidez iritsi da. Ilobak bidali du. Joan Mari Irigoienen azken nahien artean dago ‘Amodiozko gutuna’ erredakzio honetara bidaltzea. Eutanasiaren inguruko hausnarketa dotore eta zintzoa da; osasunez hobeto zegoenean poema batean bildu zuen, ‘Letra txikiaz bada ere’ liburuan (2002).

Joan Mari Irigoien, artxiboko irudi batean. (Juan Carlos Ruiz | FOKU)

AMODIOZKO GUTUNA

Printzesa urrun baten izena duzu,

Eutanasia,

baina nik hurbilago nahi zintuzket,

maite-maite baitzaitut,

eta ez baitut burutik baztertzen zu neure egitea noizbait,

edo ni zeure, hobeki…
 

Zu, Eutanasia, ene azken orduko esperantza;

zu, ene azken hatsa;

zu, ene Buda errukibera;

zu, ene balizko sufrimenduen aringarri;

zu, ene maitaleen maitale.


Barkatu atrebentzia,

hurrengoan Eutanaxi deitzen badizut…