INFO

Tourreko zenbait talde hotelik gabe geratu dira Bizkaiko ostalaritzaren grebaren ondorioz

Bizkaiko ostalaritzako langileen osteguneko greba egunaren balorazio positiboa egin du ELA sindikatuak. Ostegun eta ostiral honetan deitu zuten greba; hain zuzen ere, Tourra Bilbotik irteten den bezperan. Sindikatuak dioenez, zenbait txirrindulari talde hotelik gabe geratu dira greba dela eta.

Bizkaiko ostalaritzako langileen mobilizazioa. (ELA )

Bizkaiko ostalaritzako osteguneko greba egunak jarraipen zabala izan zuela adierazi du ELA sindikatuak. Izan ere, Frantziako Tourraren irekiera egunean zenbait txirrindulari talde hotelik gabe gelditu ziren greba dela eta. Aurretik sindikatuek ohartarazi zuten moduan, turistek langileen beharra nabarituko dute.

Grebak eragin handiena hoteletan izan duela adierazi du ELAk. Indautxu, Mercure, Ercilla, Mendebaldea eta Oriol Jauregia hoteletan ia erabateko lanuzteak egon ziren. Horren ondorioz, Tour-eko irteeraren bezperan turista askok hotelik gabe geratu ziren. Horretaz gain, Soudal Quick Step, Jumbo-Visma eta AG2R Citroën Team arazo berdina izan zuten eta azken orduko alternatibak bilatu behar izan zituzten.

Tourra bezalako makro-ekitaldia batean langileen beharra kontuan izatea eta ildo horretatik, haien baldintzak hobetzea aldarrikatzen dute sektoreko langileek. 2020tik ez dira langileen soldatak igo eta, orokorrean, sektore honetako langileen baldintzak oso eskasak dira. Gainera, gaur egungo inflazioa dela eta, haien erosahalmena ere nabarmenki murriztu dela salatu dute. Horren aurrean, grebaren bitartez, berriro ere patronalari negoziatzeko deia egin diote.

Bigarren greba eguna

Bigarren greba egun honetan aurrekoan bezalako jarraipena espero du sindiaktuak. ELAk argi dauka greba honek «inflexio» puntu bat markatuko duela, haien baldintzak hobetzeko orduan. Aurreko egunetan bezala, ostiralean ere elkarretaratzeak deitu dituzte.

Goizean Domine Hotelaren ondoan egin du kontzentrazioa ELAk. Arratsaldean; hain zuzen ere, arratsaldeko 17.30ean ELA, LAB, CCOO, UGT eta FeSMC sindikatuek kalejira antolatu dute Ledesmatik Alde Zaharrera joango dena.