Cavendish, txundituta euskal zaleekin: «Nire ibilbide osoan bizi izan dudan girorik onena da»
Mark Cavendishen azken Tourra da aurtengoa. 14 aldiz lehiatu da eta 34 etapen irabazle da, eta ziurtatu du «inoizko hasierarik onena» izan dela, Euskal Herriko zaletuek errepide bazterretan sortutako giro «izugarriarengatik». Baionan irabazteko aukerak ditu britainiarrak eta historia egin lezake.
Astelehen honetan, Zornotzatik Baionara joango den etapan, Mark Cavendishek (Astana) historia idatzi lezake. Bere 35. etapa garaipena lortu lezake Tourrean eta Eddy Merckx-en marka gainditu. Oraingoz, biak ala biak dira Tourrean garaipen gehien ospatu duten bi txirrindulariak.
Britainiarraren azken Tourra da aurtengoa. Orotara, 14 ediziotan lehiatu da eta atzo Donostian amaitu zen etapan ziurtatu zuen «inoizko hasierarik onena» izan duela Tourrak aurten, Euskal Herriko zaletuek errepide bazterretan sortu duten giro «izugarriarengatik».
️ Mark Cavendish poniendo voz al espectáculo vivido en País Vasco estas dos primeras etapas. 14 Tour de Francia a sus espaldas.
— Eurosport.es (@Eurosport_ES) July 2, 2023
朗 "Es el mejor ambiente que he vivido en mi vida"
拾 "Es como una fiesta"
Mañana, su primera cita con la historia.#TDF2023 | #LaCasadelCiclismo pic.twitter.com/FVn3OqLECv
Txundituta agertu zen Astanako txirrindularia eta euskal zaletuak gogotik goraipatu zituen. «Nire ibilbide osoko girorik onena izan da. Izugarria da euskal zaletuak ikuste hutsa, leku paregabea da txirrinduan ibiltzeko», adierazi zuen.
Zehazki zerk egiten duen berezi galdetuta, ez dela leku edo gauza konkretu bateko kontua baizik eta «oro har, lasterketa guztia izan da; izugarria da, festa bat bailitzan».
«Ohore bat da nire azken Tourraren hasiera hemen egin izana», onartu zuen 38 urteko kirolariak.
Astelehen honetan, Baionako helmugan garaipena ospatzeko hautagaietako bat da Cavendish. «Etaparen perfila ez da hain zaila» eta esprintean bukatzea aurreikusten delako. Badaude beste hautagai batzuk ere, Philipsen edo Jakobssen, esaterako.