INFO
Entrevue
Irati Anda
Eskalatzailea eta bertsolari gasteiztarra

«Bertsoa eta umorea elkarlotzen ditu ‘Kilimaterioa’ ikuskizunak»

Gasteizko Jaietan zehar «bere txokoa» Aihotz plaza dela adierazi du Irati Andak eskalatzailea eta bertsolari gasteiztarrak; konkretuki, bertako bertso saioak.

Irati Anda, Gasteizko Alde Zaharrean. (Raul BOGAJO | FOKU)

Irati Anda, eskalatzailea eta bertsolari gasteiztarra da. Duela hiru urte Arabako Bertsozale elkartearen kidea da.  Gasteizko Jaietan zehar «bere txokoa» Aihotz plaza dela adierazi du Andak, konkretuki bertako bertso saioak. Bertan, inguruko jendearekin elkartu eta bertsoetaz urtero gozatzen duela esan du, bertsolari zein ikusle moduan. Astearte honetan, Pradoko parkean umore txokoan izango da ‘Kilimaterio’ izeneko ikuskizunean.

Zenbaitetan parte hartu duzu jaietan eta nola sentitzen zara jende aurrean?

Duela urte batzuk pregoia eman nuen. Esan beharra dago normalean ez ditudala horrelako tradizioak gertutik jarraitzen, baina horren protagonista izateak ilusioa egin zidan. Gainera, hainbat emakume kirolarirekin partekatu nuen momentua eta oso momentu hunkigarria izan zen niretzat.

Zein da zuretzat jaietako momentu bereziena?

Aihotz plazako bertso saioak dira jaietan zehar bizi dudan ekimen berezinetako. Arabako Bertsozale elkartean nagoenetik, jaietako bertso saioak galdu ezinezko zita bat dira niretzat. Gainera, familia osoa dator plazara bertsoak ikustera.

Aurten Umore Txokoan zaude ‘Kilimaterioa’ ikuskizunean Kaitin Allende, Iratxe Ibarra eta Oihane Pereakin, zer kontatu ahal duzu horren inguruan?

‘Kilimaterioa’ estreinaldi mundiala dela diogu beti. Bertsoa eta umorea elkarlotzen dituen ikuskizuna da abuztuak 8an Pradon izango den ekimena. Kaitin Allendek badauka bakarrizketa bat menopausiaren inguruan eta hortik abiaturik, eskaintza egin zidaten Iratxe Ibarra eta Oihane Perearekin batera proeiktuan parte hartzek. Orain hainbat emanaldi atera zaizkigu, horien artean Gasteizko jaietakoa.

Egia esan ilusio berezia egiten dit emanaldi hau. Azkenean, ematen du bertsoak beti Aihotz plazara mugatua dagoela eta Gasteizko jaietan hortik kanpo ikustea zaila dela. Hori dela eta, lau emakumek eszenaoki gainean bertsoa, umorea eta euskara uztartzeko tarte bat izatea asko pozten nau. Laurok bertsoekin eta ikusleekin barre egiteko gogo handia dugu.