INFO

Zubia irekitzeko eskaria abiatu dute, Hendaiatik eta prefetari zuzenduta

Etorbidea zubia itxita mantentzen dutela egiaztatu ondoren, Pirinio Atlantikoko prefetari gutuna igorri diote 30 hendaiarrek. Sinadura gehiago batu nahi dituzte muga ondoan dauden herrien artean bereziki. Haserrea bertan irudikatu dute astearte honetan.

Hendaiako herritarrak, zubian ezarriak diren hasien aurrean. (Guillaume Fauveau)

Hendaia eta Irun lotzen dituen Etorbidea zubia behingoz berriz ireki dezaten esijitzeko kanpaina ekimen bat abiatu da astearte honetan, kasu honetan Hendaiatik eta Pirinio Atlantikoetan Gobernu frantsesak duen prefetari zuzendua.

Gutun batean bildu dute beren aldarrikapena eta berari igorriko diote. Honako hau da edukina:

«2021az geroztik, nahiz eta berritze-lan luze eta garesak egin, oinezkoentzako eta txirrindularientzako
Avenida delako zubia itxita dago Hendaia eta Irun artean, erabaki administrabo batengak. Salbuespenez, 2023ko uztailaren 3an Frantziako Tourrerako ireki zen, eta uztailaren 4an itxi zen goizez.

Itxiera berri horrek gure nahasmen izugarria eta gure etsipena hazten ditu.

Guk, herritarrok, Hendaiako biztanleok, ez dugu ulertzen administrabo erabaki hori, zentzugabea irudi
dezakeena ondoko zubiak, autoenak eta trenbideenak, irekitak daudenean eta batzuetan zaintzarik gabe.

Gure hautetsiek bezala, zubi honen behin beko irekitzea eskatzen dugu, azpimarratuz gure eskaera urrats
herrikoi, humanista, ez-bortz, baketsu, apoliko eta akonfesional baten baitan kokatzen dela.
Prefeta jauna, zubi honen historia gure zainetak doa, sufrimendu izugarriz baina ere bake, gizatasun eta
askatasun gogoz egindako oroimen kolekbo bat irudikatzen du.

2023an, oinezkoentzako eta txirrindularientzako nazioarteko zubiaren bokazio nagusia zirkulazio lasaia
batena da. Zubi horrek bidea eman behar digu elkar lotzeko, ibiltzeko, joan-etorri ezak garatzeko, baita ere
topaleku bat eskaintzeko, zentzua eta bihotz-berotasuna eman behar die zubi hori se
gurtasunez, oztoporik gabe, hartu nahi duten belaunaldi guzei».

Lehenengo sinatzaileen artean izen-abizen ezagun batzuk daude, eta besteak herritar xumeak dira: Jean-Claude Alza, Xan Berasategi, Marie-Claude Berra, Marko Bissier, Dominique Cabanac, Benat Calbete, Julie3e Correia, Fabien Dubrana, Perrine Durandeau, Claire Dutrillaux, Arantxa Errekabide, Henri Fischer, Piper Garbizu, Nina Garcia, Marie-Claude Hourquiscot, Tito Humbert, Cécile Julien Toyos, Chrisne Laguillon, Peio Lizarazu, Txomin Lopez Manterola, Mirari Manterola, Jean-Louis Marçot, Isabelle Maury-Geles, Béatrice Molle-Haran, Camille Perro3et, Jakes Pomadère, Benat Schneider, Silver Vaquero, Jean Zapiain eta René Zugarramurdi.

Uztailaren 5an gertatutakoak haserre bizia eragin zuen eskualde honetan. Izan ere, Tourra iritsi zenean egun batez zabaldu zuten berriz zubia, eta betirako izango zela zirudienean hurrengo egunean berriz itxi egin zuten.