INFO

Sebastiao Salgadoren «salba dezagun Amazonia»

Rio Negroko Anavilhana uharteak (Amazonas estatua, 2009). (Sebastiao Salgado)

Zazpi urtetan 58 bidaia egin zituen Sebastiao Salgado argazkilari brasildarrak Amazoniako oihanaren bihotzera. Erromesak legez, abentura honetako egonaldi bakoitzean ikasketa bat, aurkikuntza bat, konbentzimendu bat dago. Gure imajinario kolektibora ekarri du han ikasitakoa; alegia, paradisua eta bere biztanleak arrisku bizian daudela. Hainbat hiritatik pasatu ondoren, Madrilgo Fernan Gomez kulturgunean dago ikusgai 2024ko urtarrilaren 14era arte ‘Amazonia’ erakusketa kitzikagarria. Laguntza oihu ozen bat da, maitemintzeko gonbita.


Berotze globalaren aurkako borrokan, “planetaren birikak” deitzen zaion Amazoniako oihanak berebiziko garrantzia du. Baina paradisu eder hau tragedia baten agertokia ere bada –suteak, soja plantazioak, abeltzaintza intentsiboak, urre-biltzaileak...–, infernua bihurtzeraino, batez ere bertan bizi diren 370.000 indigenentzat. Argazki guztiak Brasilen ateratakoak dira. Behean, Yavari haranean bizi diren marubo indigenak.

Rio Negro ibaiaren Mariua artxipelagoa.

Xaman yanomami bat, Pico da Neblinara igo aurretik, errituala egiten (Amazonas estatua, 2014).

Ashaninka etniakokideak (Acre estatua, 2016).

Yawanawa emakume baten edertasuna (Acre estatua, 2016). Guztira 169 talde etniko bizi dira oihanean.

 

Rio Negro «ibai hegalari» bihurtuta.