Palestinarrek erresistentziarako duten zilegitasuna babestu dute Donostian eta Bilbon
Israelgo «Estatu genozidak» palestinarren kontra azken egunetan abiatu duen setioa nahiz azken hamarkada luzez burutu duen «kolonizazioa» irmoki salatu dute Donostian eta Bilbon. Elkartasuna adierazi diete palestinarrei eta erasoen aurrean beraien burua defendatzeko duten zilegitasuna babestu dute.
Palestinari elkartasuna adierazi eta okupatutako lurraldeak setiatzen ari den Israeli gaitzespenik irmoena erakustera batu da astearte arratsalde honetan hainbat lagun Bizkaian eta Donostian egin diren mobilizazioetan. Iruñean ere mobilizazioa egin zen astelehenean, eta asteazkenean izango da Gasteizko deialdia.
BDS Bizkaiak deituta, elkarretaratzea egin dute Bilbon, pankarten bidez ‘Palestina aurrera’ eta ‘Israeli boikota’ aldarrikatuz eta oihuen bidez salatuz Israel «Estatu terroristak» Gazako zerrenda suntsitzeko helburuz abiatu duen eraso gupidagabea. Bilbo eta Bizkaiko komunitate islamiarreko kide ugari izan dira protestan.
Elkarretaratzea deitu duen taldearen bozeramaileetako batek agertu du harremanetan daudela Gazako zerrendan lan egiten duten GKEetako euskal kideekin, eta nabarmendu «oso kezkatuta« daudela Israelen bonbardaketen intentsitateagatik.
Plataforma honek gogorarazi du Gazak 2007az geroztik blokeo zorrotza jasan duela eta, beraz, bertako biztanleriak «zilegi» duela indar okupatzaileari aurre egitea.
Hori dela eta, azaldu dute BDS Palestinako herriaren alde dagoela: «Izan ere, ez da gerra bat, herri batek kolonialismoaren eta Israelgo apartheidaren aurka abiatu duen erresistentzia baizik».
Donostian, halaber, elkarretaratzea behar zuenak manifestazio forma hartu du azkenean. Gipuzkoako hiriburuan ere, Israelgo «Estatu genozidaren» kontra palestinarrek duten erresistentziarako zilegitasuna defendatu dute.
Donostian Palestinaren aldeko kontzentrazioa izan behar zena manifestazioa bihurtu da pic.twitter.com/G0Pv7ddJoU
— Martxelo Díaz (@MartxeloDiaz) October 10, 2023
ELA eta LAB, Palestinarekin
Bestalde, ELA eta LAB sindikatuek Palestinako herriarekiko elkartasuna adierazi dute astearte honetan.
«Su-etena eta okupazio israeldarraren amaiera» eskatu du ELAk. «Israelen arteko bake akordioak betetzea eskatzen dugu, baita Palestinako lurraldearen okupazioa eta apartheid politika gaitzesten dituzten NBEren ebazpenak betetzea», adierazi du ohar batean.
🇵🇸 #Palestina|rekin elkartasuna 🇵🇸
— ELA sindikatua #AktibatuLortuZaindu (@ELAsindikatua) October 10, 2023
Premiazkoa da indarkeriaren eskalada saihestea eta Palestinak estatu subiranoa izateko duen eskubidea bermatzeko bake prozesua abian jartzea
📲 https://t.co/qjrGjlyacV pic.twitter.com/sBtaQE3sey
Berdin egin du LABek ere, esanez «Palestinako gerra espiralaren erantzulea apartheidean oinarritzen den Israelen politika kolonizatzailea dela». Ohar baten bidez, okupazioaren amaiera eskatu du, baita «Nazio Batuen ebazpenen errespetuan oinarritutako eta Nazioarteko Komunitateak bideratutako negoziazio nahiz elkarrizketa aktibatzea».
Azken egunetan #Palestina-n eta bereziki #Gazan gertatzen ari denaren aurrean, @LABsindikatuak okupazioaren amaiera exijitu eta nazioarteko komunitatearen babesarekin abiatutako elkarrizketa eta negoziazioa aldarrikatzen ditu. #PalestinaAskatu
— LAB International (@LAB_InterDept) October 10, 2023
https://t.co/CUnesqstQ6 pic.twitter.com/zkl2abjnBy