INFO

Iruri Altzerrekak irabazi du Bizkaiko Txapelketako Arrigorriagako kanporaketa

Arrigorriagako Lonbo aretoan igande arratsalde honetan jokatu den Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketako irabazlea suertatu da Iruri Altzerreka (Garai, 2000). Arazoaren 11n Berrizen jokatuko den finalaurrekoetara sailkatu da.

Iruri Altzerreka zaletuen txaloak jasotzen. (BERTSOZALE ELKARTEA)

Arrigorriagako Lonbo aretoa bertsozalez lepo egon da igande arratsaldean, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketan, Bertsozale elkarteak iragarri duenez.

Lan puntuagarri guztiak egin ostean, Iruri Altzerreka Martinez izan da puntu gehien batu dituena: 475 puntu. Beraz, Berrizko finalaurrekora zuzenean sailkatu da, azaroaren 11n jokatuko dena.

Gainontzeko bertsolariek, puntuazioaren arabera izango dute hurrengo fasean kantatzeko aukera. Honela geratu dira saioko puntuazioak:
Iruri Altzerreka Martinez: 475.
Josune Aramendi Perez: 470.
Lurdes Ondaro Mallea: 453.
Garikoitz Sarriugarte Onaindia: 441.
Inazio Vidal Gurrutxaga: 436,5.
Iker Uriarte Urrutia: 431.

Igor Menika Bengoetxeak egin ditu gai-jartzaile lanak. Epaile honako hauek aritu dira: Ainhoa Arregi Elosua, Beñat Romero Maguregi, Garazi Mendoza Agirre, Graxi Arregi Leonardo, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa eta Mirari Azula Aurrekoetxea.