INFO

Milaka lagun batu dira Gernikan, Urriko Azken Asteleheneko azokan

Gernikan Urriko Azken Astelehena ari dira ospatzen; eguraldia lagun dutela milaka herritar hurbildu dira urtero egin ohi duten azokara. Guztira 307 postu izan dira azokan, gehienak nezakaritza produktuenak, eta arratsaldean, Jai Alai frontoian zesta punta izango da.


Gernika euskal baratzeetako erakusleiho garrantzitsuenetako bat bihurtu da astelehen goiz honetan ere, Urriko Azken Asteleheneko azokari esker. Udaleko iturrien arabera, milaka pertsona bertaratu dira, eta 307 postu izan dira guztira, gehienak nekazaritza produktuek horniturikoak. Kirolzaleentzat, berriz, arratsaldean, urteroko legez, zesta puntako partida izango da.

Giro ona nagusi izan da berriro ere merkatuan; Gernikako babarrunena izaten da eskari handienetarikoa izaten duen produkta, eta kiloa 18 euroan saldu da. Ekoizle batzuek aitortu dute ez dutela prezio hori handitu nahi izan, nahiz eta ekoizpen kostua handitu.

Gehien eskatu den beste produktuetako bat tomatea izan da, kiloa bost bat euroan eskaini da. Bestalde, Juan Jose Diegok 1.000 euro ordaindu ditu gazten enkantean Aizpea gazta irabazlearengatik (Olaberrikoa). Diru hori Calzada zahar etxera bideratuko da.

Lehiaketako sariak Bihortzatxuri eman dizkiote barazkien modalitatean, Urtza Sarrionaindiari fruituen modalitatean, Ortuberriri lore eta landareen modalitatean, Gure Eztiari eztiaren modalitatean eta Urikoari txilarraren modalitatean.

Gainera, Magalarte upategiko Zabalondo nagusitu da txakolin zurian, Erdikoetxe upategiak Erdikoetxe 2002rekin gorrietan irabazi du eta Gozamenak, Erdikoetxekoa hori ere, beltzean irabazi du.