INFO

Errusiak Ukrainako hiriburuari erasotu dio Gosetearen 90. urteurrenean

Errusiak dozenaka drone jaurti ditu bart Kiev Ukra¡nako hiriburuaren aurka. Erasoa, iazko otsailetik gogorrena gobernuaren esanetan, 30. hamarkadako Gosetearen (Holodomor) urteurrenean egin du.

Kaltetutako eraikin bat. (AFP)

Errusiak jatorriz iraniarrak diren 70 «Shahed» drone baino gehiago jaurti ditu gaur goizaldean Kieven kontra, Ukrainako hiriburuan inoiz erabili dituen tripulaziorik gabeko aparatuen kopuruarekin.

Ukrainako aire defentsek ia guztiak erabat eraitsi dituztela ziurtatu du hiriburuko Administrazio Militarrak, bost zauritu egon  direla jakitera emanez.

Erasoa Holodomorren (gosetea) 90. urteurrenarekin bat dator. 1930eko hamarkadaren lehen erdian, Iosif Stalin autokrata sobietarrak inposatu zituen kolektibizazio politikek milioika nekazari ukrainarren heriotza eragin zuen.

Ukraina ez zen gosetea pairatu zuen bakarra. Politika horrek milioika pertsona eragil zituen ere beste lurralde batzutan, Kaukasotik Erdialdeko Asiaraino.

«70 shahed baino gehiago Holodomorreko genozidioa gogoratzeko eguneko gauean», idatzi du Volodímir Zelenski Ukrainako presidenteak bere sare sozialetan, bart Ukrainako lurraldearen kontra jaurtitako drone kopuruari buruz.

Zelenskik gaurko erasoa «nahita egindako terroretzat» jo du, eta dataren aukeraketa aipatu du. «Errusiako buruzagiak harro daude hiltzeko gai direlako», gaineratu du.

Ukrainako presidenteak defentsen erantzuna nabarmendu zuen; izan ere, Aire Armadaren arabera, bart Ukrainaren aurka jaurtitako 75 droneetatik 71 eraitsi zituzten, helburua lortu baino lehen.

Azpiegitura elektrikoan

Hiriburuan, leherketek bertako biztanle asko esnatu dituzten goizaldean.

Hiriko Administrazio Militarraren arabera, atzemandako dronen zatiek hainbat eraikin kaltetu dituzte Kieveko barruti ezberdinetan, eta sistema elektrikoaren azpiegiturara iritsi dira.

Horren ondorioz, 77 etxebizitza-eraikin eta 77 erakunde elektrizitaterik gabe geratu dira, Energia Ministerioaren arabera.

Tenperatura baxuen etorrerarekin, Ukraina bere sistema energetikoaren aurkako eraso masiboen beste errusiar kanpaina baten atarian dauden beldur da gobernua. Iazko udazken eta neguan milioika ukrainar argirik gabe eta berogailurik gabe utzi zituen aste luzeetan.

Vitali Klichko hiriburuko alkatearen arabera, bost pertsona zauritu dira larunbat goizaldean Kieven, droneekin egindako eraso masiboan.