INFO

Puigdemont, ‘Politico’ agerkariaren Europako «disruptoreen» sailkapenean bigarren

Estatu Batuetan argitaratzen den ‘Politico’ izeneko hedabide espezialiatuak Europan eragin gehien duten ordezkari politikoen zerrenda osatu du. Carles Puigdemont bigarren agertzen da «disruptoreen» atalean.

Carles Puigdemont, Bruselan amnistiaren inguruko akordioa itxi ostean. (John Thys | AFP)

Carles Puigdemont Kataluniako president izandakoa eta Jenni Hermoso Europako eragin handieneko hogeita zortzi pertsonen zerrendan ageri da, ‘Politico’ agerkari espezializatuak osatua. Puigdemont «disruptoreen» ataleko bigarrena da, hain zuzen ere.

Zerrenda, «kontinenteko pertsonarik boteretsuena» buru duena, asteartea gauean Bruselan egingo den ekitaldi batean ezagutaraziko da, eta hiru kategoriatan banatuko da («egileak», «disruptoreak» eta «ameslariak»). Zenbait izen-abizen zabaldu da jada, tartean Puigdemontena.

«Egungo polarizazio-garaiei keinu eginez, zerrendak ez du bat hartzen, bi sezesionista baizik», azaldu du 'Politico' hedabideak, Estatu Batuetan argitaratzen dena, politikaren alorrean eragin handikoa 2007. urtean sortu zenetik.

Puigdemontekin batera, Tom Van Grieken ordezkari flandiarra ageri da, baina azken hau seigarren tokian aipatutako sailkapenean. Kataluniako president-aren kasuan, erreferenduma burutzea lortu zuela eta orain amnistia ere urratu duela nabarmentzen du ‘Politico’k.

Puigdemonten atzetik, «disruptoreen» zerrendako hirugarren tokian, Viktor Orban Hungariako lehen ministroa dago, Annalena Baerbock Alemaniako Atzerri ministroa eta Manfred Weber Europako Talde Popularreko presidentea, hurrenez hurren.

Moderatuak versus eskuina, gai nagusia

Europan eztabaida bultzatzeko eta erabakiak zuzentzeko gaitasun handiena duten 28 pertsonen rankingaren edizio hau, 'Politico' ren arabera, gai nagusi baten ingurukoa izan da: «Europako indar moderatuek lortuko al dute bazterretan dauden eta boterearen kontrola mehatxatzen dutenak atzera egitea?»