INFO

William Wallace, Aretxabaletako merkatariekin bat: «Sekule ez duskue kenduko gertutasune!»

Ohitura bilakatu da jada Aretxabaletako merkatarien elkarteko gabonetako iragarkia. Aurtengoan, ‘Braveheart’ filmaren iruditegia baliatu dute gertuko saltokien aldeko aldarria egiteko.

Kepa Errasti aktore aretxabaletarrak hartu du William Wallace eskoziarraren papera. (ARETXARTE)

Gero eta gutxiago falta da gabonetarako. Hiri eta herri batzuetan piztu dituzte jada (gero eta gehiago aurreratzen diren) argiak, apaingarriak agertzen doaz apurka-apurka erakusleihoetan... Baina bada data berezi hori hurbiltzen ari dela adierazten duen beste une bat: Aretxabaletako Aretxarte merkatarien elkarteak argitaratu du dagoeneko ohitura bihurtu den spot edo iragarkia.

‘Txipiroiaren jokoa’, ‘La Casa de Papel’ edota ‘Brianen bizitza’ izan dira aurreko urte batzuetarako aukeratuta gaiak. Freddie Mercury eta Carles Puigdemonten irudiak ere erabili izan dituzte. Aurtengoan, aldiz, ‘Braveheart’ aukeratu dute tokiko merkataritzaren aldeko aldarria egiteko.

Kepa Errasti aktore aretxabaletarrak ez du aurtengo hitzorduan ere hutsik egin eta berak hartu du William Wallace eskoziar borrokalariaren papera egiteko ardura.

Merkatariek aurrean izan ohi dituzten zailtasunak aipatzen ditu Wallace aretxabaletarrak: merkataritza-gune handietan erosten jarraitzen duen jendea, internet bidezko erosketa gero eta ohikoagoak… Baina, hala eta guztiz ere, herriko dendariek bertan jarraitzen dutela, «tinko», nabarmentzen du.

«Bezeroak kenduko dizkigute, nobedadeak kenduko dizkigute, azkartasuna kenduko digute, baina sekula, sekula ezingo digute kendu gertutasuna!», aldarrikatzen du herriko euskaran.