EuskarAbenturarako hautagaitzak aurkezteko epea zabaldu da
Hurrengo urteko uztailean Euskal Herrian zehar abiatuko den EuskarAbentura Espedizioan parte hartzeko hautagaitzak jasotzeko epea zabaldu dute. Martxoaren 8ra arte aurkezpen bideo bat eta banakako proiektua aurkeztu behar dute ekimen honetan parte harte nahi dutenek.
2024ko EuskarAbentua Espedizioan parte hartzeko hautagaitzak bidaltzeko epea zabalik da martxoaren 8ra arte. 2007 eta 2008an jaiotako Euskal Herriko eta diasporako gazte euskaldun orori zuzendariko ekimen honetan parte hartzeko aurkezpen bideo eta banakako proiektua bidali behar da. 2006 eta 2009an jaiotakoek ere partu hartu dezekate, baina soilik Lapurdi, Nafarroa Beherea, Zuberoa edo diasporako gazteak badira.
Hautatutako 125 gazteek Euskal Herria zeharkatuko dute oinez eta euskaraz 2024ko uztailaren 1etik 31ra.
Jasotako proiektuak Eusko Ikaskuntza eta PuntuEus Fundazioak ebaluatuko ditu eta apirilaren 24an 125 gazte parte-hartzaileen behin-behineko zerrenda argitaratuko da. Espedizio taldeko kideak hautatzeko kontuan izango dira, alde batetik, egin duten proiektuaren balorazioa, baina baita gazteen jatorria, generoa eta aurkezpen bideoan adierazitako motibazioa ere.
Aurten, hautagaitza bidali nahi duten gazteek banakako proiektua sortzeko hiru gai dituzte aukeran: 1) Euskara batua eta euskalkiak, Euskara batuak euskalkiak zapaltzen edota baztertzen dituela uste duzu? Edo alderantziz, euskalkiek prestigio gehiago dutela esango zenuke?; 2) Emakumea eta kirola, egun, kirolaren esparruan parekotasunik ba al dago emakume eta gizonezkoen artean? Emakumeek mutilek adina kirol egiten dutela esango zenuke? Kasualitatea al da hori? eta 3) Utopia, Nola irudikatzen duzu etorkizuna? Mundu horretako zein elementu ditugu gaur egun eta zeintzuk aldatu dira? Era berean, lanak sei formatu posibletan aurkeztu ahal izango dira: lan literarioak, musikalak, historikoak, ikus-entzunezkoak, plastikoak eta sormen digitalekoak.