«Ikastolero» iraina ote?
Pello Otxandiano lehendakarigai proposatu izanak oihartzun handia izan du sareetan, eta bidean alboko eztabaida batzuk askatu ditu. Ikastolen aldeko defentsa piztu du, esaterako, txiolari bakar batzuek «ikastolero» (irain gisa-edo) dela esan ostean. Portzierto, izan zitekeen... baina ez da.
«Ikastolero» iraina ote da Euskal Herrian 2023. urtean? Elbira Zipitriaren argazki mitiko bat zabaldu da sareetan horri aurre egiteko, frankismotik hona ikastolek herriari egin dioten ekarpena nabarmenduz.
Argazkian Elbira Zipitriaren ondoan agertzen den emakumeak, Begoñak, irakatsi zidan (ikastolan) irakurtzen eta idazten. Argazkia ikustean sentitu nuen miresmena oso haundia izan zen, "ikastolero" mespretxuz erabiltzen duen edozein guayk merezi duen arbuioa bezain haundia pic.twitter.com/LJG5qjrSR8
— rugbykogauzak (@rugbykogauzak) December 12, 2023
Nolatan piztu da eztabaida hori, ika-mikaren gainetik sakoneko eztabaidarik bada (ez dirudi)? Pello Otxandiano EH Bilduko lehendakarigai gisa proposatu izana dago abiapuntuan. Astelehenean eman zen jakitera albistea eta txio honek piztu zuen etxafuegoa, hortik minutu gutxira.
Casualidad, es un hombre (blanco-hetero-ikastolero) https://t.co/9KdNCkzHyN
— Josebe Iturrioz (@JosebeIturrioz) December 11, 2023
Nahasteari oraindik hauspo gehiago emateko, Otxandiano ez da «ikastolero» (mespretxuz esana), ez eta ikastolako ikasle (hizkera egokian) izandakoa: Otxandioko ikastetxe publikoan ikasi zuen eta bertako gurasoa da gaur egun.
Are gehiago...
🔎 Mmm... Por situar. Pello ez zaie gustatzen:
— Thomas Shelby (@erritmoa) December 11, 2023
1. "Ikastolero" deitu dion bati (baina Pellok publikoan ikasi zuen eta alabak publikora eramaten ditu). Are gehiago, "ikastolero" deitu dion horrek berak ikastolan ikasi zuen.
Gauzak honela, «ikastolero» hitza akusazioa al zen? Hala izan balitz, bistan da bumeran efektua izan duela aipamenak:
#Nafarroa|ko 1go D ereduko eskola publikoak sortu aurretik, Frankismoa barne, #euskara|z ikasteko seme-alabak ikastolara eraman zituztenak, harrituta leudeke gaur.
— KoldoLeozGarciandia (@koldinni) December 12, 2023
"Ikastolero" irain bezala 😳
Badugu lana HERRI honetan... Historia ulertzeko eta etorkizuna ELKARREKIN eraikitzeko.
Ikastolero deitzea hautagai bati irain bezala nazio ikuspegirik ez dagoela bakarrik erakusten du. Ikastolak izan dira euskal hezkuntzaren gotoi eta abanguardia eta ikastolen lana ezinbestekoa izan da naziogintzan. Aberrikideetatik aberriarentzako.
— igorazkune (@igorazkune) December 11, 2023
#OffTopic Gasteiz 1980. hamarkada hasieran "Colegio Nacional Marques de Santillana" batean Abendaño ikastola eraiki genuen belaunaldikoa naiz. Nire gurasoen erabakia zaila bezain ausarta eta konprometitua izan zen. Niretzat "ikastolero" ez da iraina. #EsanBeharNuen #MemoriaOsoa
— Lander 🔻🇨🇺 ✊🏿🔥 (@Landerlandia) December 12, 2023
Ez dakit zein momentutan "ikastolero" izatea lotsarazteko edo lotsa sentiarazteko zerbaitetan bihurtu den.
— Loti ederra (@Etapiztia) December 12, 2023
Benetan etsaia gu geu gara.
Kezka adierazten dute txiolari batzuek, «eztabaida» edo «ez-eztabaidaren» maila ikusita. Beste batzuek, aldiz, umorez erantzun nahi izan diete mezu toxikoei.
Espero que Asiron no sea ikastolero
— @ErreHarria #ANkerkeriariSTOP 🇵🇸 (@Erreharria1) December 13, 2023
➡️Peligroso leninista heredero de HB.
— Larrotxeta 🏉🇵🇲🇲🇰☭ (@Larrotxeta) December 11, 2023
➡️Blanco, hetero e ikastolero.
➡️Autonomista.
A ver si se me aclaran, porque todo en el mismo cóctel, como que no me pega...😵💫 https://t.co/wgzDaqVPNx pic.twitter.com/39U8TDTY0U
Non dago ikastolan ikasitakoon penitentziaren murrua? Hara noa otoitz egitera ehun urtez.
— lander garro (@landergarro) December 12, 2023
Bizkaiko 40 urteko bi umeren aita euskaldun, ingeniari, zuri, independentista, zis, sozialista, hetero, feminista, ikastolakume kooperatibazale eta ez burusoila.
— Gaizka Aranguren Urroz (@gaizkaranguren) December 11, 2023
Pertsona jantzi, langile, konprometitu eta lantalde-zalea dela ikusiko dutenean...#Mendebaldekeriak