Itziar Ituñoren aurkako kanpaina abian, Sareren Bilboko manifestazioan parte hartzeagatik
Espainiar Estatuko eskuin muturrak Itziar Ituño aktore basauritarraren aurkako jazarpen kanpaina bat jarri du martxan iragan larunbatean salbuespeneko espetxe politikaren aurka Bilbon egin zen manifestazioan parte hartzeagatik.
Euskal Herritik diskurtso ofizialen aurkako konpromiso politikoa adierazten dutenen aurkako enegarren kanpainako protagonista (edo biktima) Itziar Ituño aktorea da, joan den larunbatean Sareren manifestazioan presoen auziari irtenbidea ematea eta kartzelako salbuespenaren amaiera eskatzen zuen pankarta eraman zuen pertsonetako bat.
Eskuin muturreko joera garbia duten sare sozialetako erabiltzaileek hasitako kanpaina hau hasi da ondorioak izaten: BMW Lurautok, Araba, Bizkaia eta Nafarroan markak duen kontzesionario ofizialak, eten egin du aktorearekin zuen lankidetza hitzarmenari, eta Iberiak, berriz, bideoak ezabatu ditu Ituñok ikus-entzunezko produktuak gomendatuz parte hartzen zuen kanpaina batetik.
Hegazkin konpainiaren kasuan, Ituño ageri zen bideoak ezabatu dituzte beren sare sozialetako profiletatik, baina ez dute momentuz inolako adierazpen ofizialik kaleratu.
Kontzesionarioaren kasuan, aldiz, ohar bat kaleratu du eta bertan azaldu dute Ituñorekin zeukaten harremana eten egin dutela, argudiatuz ez direla «ideologia politiko batekin lotzen». «Aniztasunarekiko, inklusioarekiko eta jendartearen %100aren errespetuarekiko konpromisoa berresten dugu», gaineratu dute.
— BMW Lurauto (@bmwlurauto) January 15, 2024
Paradoxikoa da, zinez, gizartearen % 100 errespetatzen dutela esatea, bere ideologia publikoki adierazten duen pertsona batekin harremana hautsi egiten dutela iragarri ondoren.
Halako jazarpen kanpainak ez dira berriak gurean, eta azkena ere ez da izango, tamalez. Hortxe daude, esaterako, euskal talde eta musikariek Estatuan pairatu duten zentsura, edota, berriki Joxe Mari Agirretxe ‘Porrotx’ jomugan jarri duen kanpaina.
‘La Casa de Papel’ hasi zenean ere, Ituño bertan parte hartzen zuela-eta, antzeko kanpaina bat abiatu zuten, telesailari boikota egitera deituz. Emaitza, bistan da, hutsaren hurrengo izan zen, mundu mailako fenomeno bilakatu baitzen.
Nolanahi ere, irainez betetako mezu horiez aparte, Ituñori babesa eta elkartasuna adierazi diote beste erabiltzaile askok, tartean mobilizazioa antolatu zuen Sare Herritarrak. Lehenengo hurrengo txio honen bidez eta gero prentsa-ohar baten bitartez ere. Honetan aipatzen duenez, bai Ituñoren aurkako kanpainaz bai eta ‘Porrotx’en kontrakoa aipatuz, «ezin gara isilik geratu, lintxamendu politiko honek dakarren bidegabekeriaren aurrean. Ozen salatzen dugu egoera hau eta bidegabekeria hau jasaten ari direnekin bat egiten dugu. Honela, duela egun batzuk Bilbon 70.000 lagunek defendatu eta aldarrikatu genituen helburuak lortzeko lanean jarraitzeko erabakia berresten dugu».
«Egoera honek guztioi eragiten digu, euskal presoen egoerari buruz dugun jarrera eta ideologia edozein delarik ez –erantsi du Sarek–. Eskubideei buruz ari gara. Adierazpen askatasunerako eskubideaz eta eskubide hori baliatzeagatik jazartua eta kriminalizatua ez izatearen eskubidea. Horregatik, gure ustez, erakunde publikoek ere oinarrizko eskubideei eragiten dieten egoeretan, hauek babesteko jarrera hartu beharko lukete. Eta guzti honi erantzun bat eman».
Enegarren kriminalizatzeko saiakeren aurrean gure babesa adierazi nahi diegu Itziar Ituño aktoreari. Konponbiderako #Giltzak eskuartean etorkizunerako ateak irekitzen jarraituko dugu. https://t.co/AChPJkXynD
— Sare #U13Bilbora (@sare_herritarra) January 15, 2024
#aupaitziar#aupaitziar#aupaitziar#aupaitziar#aupaitziar#aupaitziar#aupaitziar#aupaitziar#aupaitziar#aupaitziar#aupaitziar#aupaitziar#aupaitziar#aupaitziar#aupaitziar#aupaitziar#aupaitziar#aupaitziar#aupaitziar#aupaitziar#aupaitziar#aupaitziar#aupaitziar
— fantomastxiki (@fantomastxiki) January 15, 2024
"In fact, we can lose our jobs for speaking our minds. But the truth is that you don't move forward being silence, fear stops you and sometimes you have to face it. I find it very difficult to remain silent about some things. I got it from my parents". pic.twitter.com/GOef9RBWCZ
— neska_emozionala (@eskumuturreko) January 15, 2024
Ultraeskuina Itziar Ituño seinalatzen ari da sareetan larunbateko presoen aldeko manifestazioan parte hartzeagatik. Hau onartezina da.
— Malcolm iXa (@ideiazabaldub) January 15, 2024
Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailak ez du ezer esan behar eraso berri honen aurrean? @ZupiriaB
Besarkada handi bat Itziar, zurekin gaude! 輸 pic.twitter.com/h22lC2Wox8
Gora Itziar! pic.twitter.com/bpKHaRZdJk
— Sendoa Azcona (@SendoaPuerta13) January 15, 2024
Patetikoa @bmwlurauto #AupaItziar beti. https://t.co/0UsWuckvTN
— Beñat Irasuegi Ibarra #Koop #ESE (@birasuegi) January 15, 2024
Menudo comunicado
— Aritza Urrengoetxea (@AritzaUrrengo) January 15, 2024
Itziar Ituño no participó en ninguna movilizacion de una ideologia concreta. Fue una manifestación convocada por una plataforma ciudadana y apoyada por diversos agentes políticos, sociales y sindicales.Pedir que se aplique la legalidad a presos no es ideologico. https://t.co/POPWiqcW8A
pic.twitter.com/j5SoQGRpab https://t.co/5G7kkSCS2q
— Itziar Ituño HQ (@ItziarHQ) January 15, 2024
Los Quandt, dueños de BMW, son una de las familias más ricas de Alemania. Como demostró el investigador Joachim Scholtyseck, el origen de su riqueza proviene de sus vínculos con los nazis. Toda mi solidaridad con Itziar Ituñohttps://t.co/rauoFOpNtB https://t.co/niaBYOgzMT
— Pablo Iglesias {R} (@PabloIglesias) January 15, 2024
Aktoreen elkartasuna
Euskal Aktoreen Batasunak (EAB) ere elkartasuna adierazi dio Ituñori jasandako erasoengatik.
«Pertsona guztien adierazpen-askatasuna defendatzen dugu eta, honek, beste pertsonen jarrera ideologiko eta politikoekin publiko bat ez etortzea barne hartzen du. Itziarrek jaso dituen mehatxu, irain eta erasoak onartezinak dira. Honez gain, bidegabeak iruditzen zaizkigu norbaiten karrera profesionala ahultzeko egin diren ekintzak, eta enpresa publiko zein pribatuek hartutako erabakiak. Zehazki, artista batek, herritar gisa egoki deritzon manifestazio baketsuetara joateko eskubide demokratikoa erabiltzeagatik, enpresak artistari dion babesa kendu, profesionalki zigortu edo/eta boikota egitea», nabarmendu du EABk.
«Gure aldarrikapena ondorengoa da: ez dadila inor kriminalizatu herritar giza injustizien, legezkontrakotasunen edo lege-salbuespenen aurrean hartzen duen jarreragatik», aldarrikatu du.
Lakuaren erantzuna
Bingen Zupiria Lakuako bozeramaileak ere hitz egin du Ituñoren aurkako kanpainari buruz. Adierazi du Gobernuak ez duela zer esanik enpresen eta profesionalen arteko harremanei buruz, beti ere hauek legearen barruan egiten badira. Hala ere, salatu du antzezleak jasotako mezu «desegokiak, itsusiak eta iraingarriak».
Gobernu bileraren ostean Gasteizen egindako agerraldian azaldu duenez, «badago mundu bat sare sozialetan oso zikina dena, oso salagarria dena eta min handia egiten duena». Eta mundu horrek Ituñoren aurka egin du Sarek Bilbon egindako manifestazioan parte hartzeagatik.
Zupiriak gogoratu du manifestazioa legezkoa izan zela, eta nabarmendu du edonork duen eskubide bai halako mobilizazioetan parte hartzeko, bai iritzia adierazteko.
Eta, «nahiz eta harreman zuzenik ez izan», bozeramaileak lotu du Ituñoren kasua Madrilen izan den ‘Altsasu’ antzezlanaren aurkako kanpainarekin, baita euskara eskakizunen inguruko epaiketetan pertsona batzuen defentsan aritu den Gipuzkoako abokatu baten aurkako mezuekin.
«Gauza guztiek dute beraien eremua eta beraien tokia arrazoizko kritikak egiteko. Baina ez dago tokirik pertsonak iraintzeko modu ezkutuan, anonimoki, edozer gauza esanda», ohartarazi du.