INFO

Sutea piztu da Goiazko ostatuan eta kalte handiak eragin ditu


Goiazko ostatuan sutea piztu da ostiral eguerdi honetan, oraingoz argitu gabeko arrazoiak tarteko. Garrek kalteak eragin dituzte erakinean, taberna, jatetxea eta bertako etxebizitzan, baina ez dira hedatu alboan dauden eliza, pilotaleku eta etxebizitzetara, Ataria.eus agerkariak berri eman duenez.

Sutearen ondorioz GI-2634 errepidea, Urrakiko mendaterantz doana, moztu egin behar izan dute eta hala jarraituko du suhiltzaileek beren lana bukatzen duten arte.