INFO

Basauri, Etxebarri eta Galdakaoko ikastetxe inguruetan NO2 maila altuak antzeman dituzte

Ekologistak Martxan erakundeak hainbat tokitan egindako neurketen arabera, Basauri, Etxebarri eta Galdakaoko ikastetxe inguruetan OME Osasunaren Munduko Erakundeak nitrogeno dioxidorako gomendatutako urteko batez besteko balio muga gainditzen da.

Basauriko eskola bat, artxiboko irudi batean. (Aritz LOIOLA | FOKU)

Basauriko, Etxebarriko eta Galdakaoko zenbait eskoletako inguruen airearen kalitatea neurtu du Ekologistak Martxan taldeak. Emaitzekin argitaratutako txostenaren arabera, Euskal Herriko herri hauetako eskola inguru hauetan guztietan Osasunaren Munduko Erakundeak nitrogeno dioxidorako (NO2) gomendatutako urteko batez besteko balio gainditzen da.

‘Airearen kalitatea eskola-inguruetan, 2024’ izeneko txosten honetan, bestalde, eskola gehienetan Europar Batasunaren Airearen Kalitateari buruzko Zuzentarauaren berrikuspenean ezarritako muga ere gainditzen da edo mugara iristen dira neurriak.

Hala ere, Estatu espainoleko beste toki batzuen kasuekin alderatuta, Bizkaian airearen kalitatea ebaluatu den lekuetan ez da inoiz legezko muga gainditzen. Hau Sevillako, Coruñako, Cartagenako eta Uvieuko zenbait eskolatan gertatzen da.

32 eskola

Ekologistak Martxan erakundeak ohar batean azaldu duenez, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan egin da azterketa, trafiko-dentsitate motorizatu handiko bideetan nahiz edukiera handiko bideetan nahiz edukiera handiko bideetatik urrun dauden eta ibilgailuek isuritako kutsatzaileekuko esposizio txikia duten inguruetan kokatuta daudenak.

32 eskola inguru aztertu dira Euskal Herrian. Hamalau Basaurin, bederatzi Etxebarrin eta beste bederatzi Galdakaon.

Era berean, kutsadurak kontrolatzeko estazio ofizialen ondoan dauden NO2 mailak neurtu dira, ikastetxeetan instalatutako aparatuak kalibratzeko.

«Arnasten den airearen kalitateari buruzko informazioa nabarmen hobetu behar da, bereziki ikastetxeen eta bestelako zentro sentikorren (asistentziakoak, kirolekoak eta sanitarioak) inguruan, neurketa-estazio ofizialek emandakoa banaketa-mapekin eta neurketa-kanpaina espezifikoekin osatuz», ondorioztatu du eragileak.

Mugikortsun-sistemak sustatzea, hala nola oinezkoen zirkulazioa, bizikleta edo garraio publikoa, hiriko motordun trafikoa murrizten dutenak, «premiazkotzat» jotzen du.