INFO

Beñat Arrutiren ‘Arkeologia Haragitan’ poema-liburua, psikologiaren ikuspuntutik mundua ikusiz

Donostia Kultura VII. Poesia Sariari esker, Beñat Arruti Irigoienek ‘Arkeologia Haragitan’ bere lehenengo poesia liburua kaleratu du, Balea Zuria argitaletxearen eskutik. Ikuspegi psikologikotik abiatuz, kanpora eta barrura begirako poemak bildu ditu bertan.

Beñat Arruti, Arkeologia Haragitan poesia liburuaren egilea liburua eskuan duela (Maialen Andres | FOKU)

Donostia Kultura VII. Poesia Sariko irabazle den Beñat Arruti Irigoienek Arkeologia Haragitan’, bere lehenengo poesia liburua aurkeztu du astearte goiz honetan, Balea Zuria argitaletxearen eskutik Donostiako Liburutegiko Mandasko Dukearen aretoan.

Liburuaren aurkezpena egiteko Beñat Arruti, liburuaren egilea, Aritz Gorrotxategi, Balea Zuria argitaletxeko ordezkaria eta Arantza Urkia, Donostiako Kulturako liburutegi zerbitzuko zuzendari teknikoa izan dira bertan. Urkiak eman dio hasiera aurkezpen honi, aipatuz, Donostiako Kultura zerbitzutik oso begi onez ikusten dutela horrelako proiektu bat aurrera eramatea, gazteen irudimena eta sormena indartzeko eta bultzatzeko.

Lehiaketa hau, 7. urtez jarraian egin da eta Aritz Gorrotxategik honen inguruan aipatu du «pozgarria» dela ikustea «gazteek badutela zaletasuna poesian, eta horrela ahal izan dugu lehiaketa hau sortu». Horri gehitu dio beraiek saria osatzean lehentasuna ematen diotela liburua argitaratzeari eta baita ekitaldietan poemak irakurtzeari ere.

Irabazlea, Beñat Arruti, 1999an jaiotako zarauztarra da eta Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) egin zituen Psikologia Ikasketak. Behin hauek amaituta, Bartzelonara joan zen Ikerketa eta Esku-Hartze Psikosozialeko Masterra egitera. Gaur egun, zarauzko adimen urritasuna duten pertsonekin ari da lanean. Beraz, berak bere poesietan psikologia gaietara eta bere bizitzako egunerokotasuneko gaietara asko jotzen du, horrela, psikologia eta sentitzen duen mina bere poesiatan erakutsiz eta hauekin lotuz. Berak aipatu duenez, «min horren ulerkera, hasieran min sakona bezala transmititzen dut eta liburua aurrera joan ahala poetikoki nolabaiteko kanpora begirada bat ematen du, gai sozialak ere landuz».

Liburua, hiru kapituluz osatutako poesia liburua da, non kapitulu bakoitzak poesia ezberdinak dituen. Kapitulu bakoitzak gai ezberdin bat jorratzen du, betiere psikologi ikuspuntutik landuz.

Lehenengo kapituluak ‘Hotzikarak’ titulua du eta psikologia aldetik sakonena den atalburua da. Bigarren kapituluak, ‘Kilimez’ izenburua duenak, afektuak lantzen ditu, pertsonenganako, tokienganako zein geraienganako afektuak. Hirugarren eta azken kapituluari dagokionez, Beñatek aipatu du «‘Azkurei’ kapituluak, sentitzetik haratago, poema arrazionalenak» biltzen dituela. «Izan ere, sentitzen nuen oso liburu narzisista ateratzen hari zitzaidala, eta kanpora begiratzen zuen zatia falta zitzaidala libura amaitzeko. Ez bakarrik barrura begiratuz, kanpora ere bai».

Aurkezpenari amaiera emateko, Beñatek bere liburuko ‘Kintxugi’ izeneko poesia irakurri du, esplikatuz «japoniar tradizio bat» dela Kintxugi, «puskatuta dauden gauzei balore erantsi bat emateko ekintza da. Ontzi bat apurtzen denean, horri balorea kendu beharrean, urre koloreko ari batekin pieza guztiak lotzen dira, horrela balore ezberdin bat emanez hautsitako ontzi horri».