Zaldibiak Oiartzuenen bolada eten nahi du Gipuzkoako eskuzko Herriarteko finalean
Oarsoaldeakoek azken bi txapelketak irabazi dituzte eta laugarren garaipena nahi dute bere lehen finala jokatuko duten goierritarren ilusioaren aurrean.
Oiartzunen azkenaldiko tradizioa Zaldibia debutariaren ilusioaren aurka. Esaldi batean egitekotan, horrelaxe laburbildu genezake larunbat honetan, arratsaldeko 16.30etatik aurrera, Donostiako Atano III.ean jokatuko den Gipuzkoako eskuzko Herriartekoaren finalaren atarikoa.
Oarsoaldeakoek hirugarren txapela nahi dute jarraian azken biak irabazi ostean eta Azpeitiaren erreleboa hartuta, euren dinastia ezarri nahi dute kopuruz eta kalitatez handia den euren taldearekin. Asier Retegi entrenatzaileak 26 pilotari izan ditu aukeran txapelketa honetan, 12 erabili ditu eta Unax Landa bezalako pilotari handi batek oraindik ez du partidarik jokatu eskuko arazoekin ibili delako. Finalean arituko den ere azken unean erabakiko omen dute oiartzuarrek, baina Eneko Zalakainek ere berme osoa eskaini du orain arte. Bidean Hernani eta Azpeitia Kanporatu zuen Beasain utzi dituzte bazterrean eta finalean ere maila emateko moduan dira oiartzuarrak. Hiru partidetan 22ra heltzeko modua ikusten dute Madalensorokoek, baina, faborito garbiak, bereziki jubeniletan izango dira.
Ilusioa da azken egunetan Zaldibian gehien sumatu dena, goierritarrek lehen aldiz jokatuko baitute Herriarteko finala, finalerdietan Bergara kanporatu ostean. Eskura jerri eta berehala, lau autobus bete zituzten zaldibiarrek eta zaleen babesa ziurtatuta dute pilotari goierritarrek. Nagusien Sukia-Elizegi bikoteak berme eta ofizio handia ziurtatzen die zaldibiarrei eta euren txapelerako aukerak hirugarren partida horretara bizirik heltzean izango dituzte jarriak.