INFO

Saguzarrentzako ‘hotel’ bat jarriko dute Moredan, nekazariei laguntzeko

‘Herri bat, biodibertsitatearen aldeko ekintza bat’ programaren barruan, Moredan saguzarrentzako ‘hotel’ bat jarriko du Arabako Aldundiak irailetik aurrera. Helburua animalien koloniak kontserbatzea eta mahatsondoaren nekazaritza laguntzea da.

Ferra-saguzar txikiaren gorputza 3,7 eta 4,5 zentimetro bitartekoa da. (JESSICAJIL | FLICKR)

Ferra-saguzar txikia espezie mehatxatuaren ugaltze-koloniak kontserbatzeko eta, izurriei aurre egiteko lagungarriak direnez, mahatsondoaren nekazaritza laguntzeko saguzarrentzako hotela jarriko du Arabako Aldundiak Moredan irailetik aurrera.

Egitura horrek espezieari leku segurua emango dio kolonian bizi ahal izateko, azaldu du Aldundiak ohar batean. Gaur egun, ugaztun horren populazioaren atzerakada batez ere gizakiaren eraginaren eta okupatzen dituen babeslekuak husteko etengabeko ahaleginaren ondorio da.

Egitasmoaren aurkezpenerako agerraldia. (ARABAKO ALDUNDIA)

Ferra-saguzar txikia Espezie Mehatxatuen EAEko Katalogoan ‘interes bereziko’ kategoriapean babestutako ugaztuna da. Kontserbazio-neurrien artean, U formako hormigoizko blokedun barrunbe bat eraikiko dute, 4,8 metroko altuerakoa eta 4,4 metroko zabalerakoa.

Egitura 1,3 eta 1,5 metro artean lurperatuko da eta bistan geratzen diren dorre bien 3,3 eta 3,5 metro artean lurperatuko da eta bistan geratzen diren bi dorreek 3,3 eta 3,5 metroko altuera izango dute. Dorre bakoitzaren barruan bi solairu eraikiko dira saguzarrak erraz zintzilikatu eta habiak egin ahal izateko.

Hitzaldiak, tailerrak eta bisitak

Horrekin batera, inguruko fauna- eta flora-espezieak ezagutzearekin eta errespetatzearekin erlazionatutako ekintzak antolatu dituzte. Aurten, programa iritsiko den herri bakoitzean hiru ekintza egingo dira: hitzaldiak, haurrentzako tailerrak eta bisita gidatuak.

Guardian uztailaren 27an egin zuten, Kripanen irailaren 5ean izango dira, Bastidan irailaren 7an, Lapuebla de Labarcan irailaren 19an eta Oionen eta Moredan egingo diren ekintzetako datak zehazteke daude.