INFO

Urdaibai eta Arraun Lagunak Kontxako Banderako nagusi eta eztulik egin dien inor ere ez ondoan

Espero bezala, Urdaibai eta Arraun Lagunak izan dira Kontxako Banderaren garaileak. Udan gertaturikoa berretsiz, talde biek bigarren igandeko estropada ere irabazi dute, nagusi. Aldiz, bigarren posturako lehia ederra izan da; oso urruti, Zierbena eta Donostiarra izan dira bigarren.

Pozarren Urdaibaiko arraunlariak, Kontxako Bandera eskuan. (Jon URBE | FOKU)

«Gupidarik gabe joan behar da irabaztera». Urdaibaiko entrenatzaile Iker Zabalaren agindua izan da Gorka Aranberriri Kontxako Banderaren bigarren igandeko hamabosgarren minutuan. Ordurako Bandera Bermeoko taldeak poltsikoan zuen, baina egurra ematen amaitu dute egungo txapeldunek, ondoan eulirik ere inguratzeko ez baitu baimenik eman. «Talde historikoa zarete!» bota du ostean Gorka Aranberri patroiak. 19 minutuko muga ere ez du oso urruti izan eta bi egunetako errekorra ere sei segundora gerat zaio ontzi bermeotarrari. alajaina! Bere historiako zortzigarren Kontxako Bandera eraman du eta Gorka Aranberri patroiak «Aita Manuelen» marka berdindu du.

Emozioa nabarmendu da patroi zarauztarraren ahotsean. «Zarautzen nengoela aukera eman zidatenekin gogoratzen naiz. Historia liburuetan agian azalduko naiz, baina inporta duena bandera bakoitza lortzeko lana da eta momentu hauetaz gozatzea». Ulergarria da Gorka Aranberriren emozioa, sekulako ibilbidea ari delako osatzen, baina hortxe amaitu da bigarren igande honetako emozioa, osterantzean Kontxako Badiako estropadak ez duelako uda osoan ikusi ez dena baino errepikatu.

Orio saiatu da laugarren postutik gorantz jauzi egiten joaneko luzean eta hala, «mirotzak» eta bermeotarrak aurrerantz joan dira, atzean Zierbena eta Donostiarra geratu diren bitartean. Urdaibairentzat, Zierbenarekiko 14 segunduko aldeaz hasita bigarren igandeko estropada hau, albisterik onena arerioei zegokienez. «Lasai hartu dugu joaneko luzea. Gure ideia zen atzetik aurrera egitea nahi zuten horien morala erasatea, eta Orio tartean sartu dela ikusi dugunean, berriz, bandera gurea zela ikusi dugu», aipatu du Aranberrik.

Poparea beste kontu bat izan da. Iker Zabalaren aginduak Bermeoko patroiak bakarrik entzun ditu, baina gainontzeko ontzi guztiek ere entzun dutela eman du tarteka. Izan ere, denborarik eskasena egin duen kaikuk ere 20 minutuko langa hautsi du; aurreneko sei sailkatuek 19 minutu eta 26 segundoz behetik amaitu dute estropada; sailkapen nagusian azken geratu den Cabo da Cruzen erraz asko gainditu du 40 minutuen langa. «Marka girorik» ez omen da egon igande honetan. Gorka Aranberriren hitzetan, «hego-haizeak kalte egin digu. Askorik ez bada ere, galga lana egin digu ziaboga eta gero. Eta haizea kontra izanda ia 19 minutu justuan estropada egitea gauza izugarria da», argitu du patroi gipuzkoarrak.

Bigarren posturako lehia, berriz, askoz zirraragarriagoa izan da. Oriok aurreneko 15 minutuetan egindako lana gogotik ordaindu du gero. Bigarren estropada honetan hirugarrena izan da, atzetik aurrera sartu zaion Zierbenaren ostean; beste bigarren postu bat «galipoentzat», Urdaibairengandik 26 segundora orotara, eta sailkapen nagusian, berriz, Zierbenaren ostean, Donostiarra, Orio, Hondarribia –aurreneko txandako garailea, eta Oriorengandik bi ehunenekora bakarrik geratu da–, Getaria, kaiku eta Cabo sailkatu dira, hurrenez hurren.Baina halako nagusitasuna izan da bermeotarren alde, ia bi estropada ezberdini buruz ari garela pentsa lezake irakurleak. Urdaibairi eztulik ezin izan dio inork ere egin, uda osoan ikusi den hori berretsiz. Zierbena, Donostiarra eta Oriok, berriz, maila bikaina dutela erakutsi dute, zalantzarik gabe, baina emozioa beste urteren baterako geratu da, nahiz eta Gorka Aranberrik esan duenez, «goizeko bostetarako begiak zabalik nengoen. Aldea izan arren, urduritasuna eta tentsioa beti izaten da. Eta hori amaitzen denean, akabo!»

Gizonezkoen 129. Kontxako Bandera. Sailkapen nagusia:

1-Urdaibai 38:10.08

2-Zierbena 38:36.78

3-Donostiarra 38:46.70

4-Orio 38:51.64

5-Hondarribia 38:51.66

6-Getaria 39:17.72

7-Kaiku 39:44.90

8-Cabo 39:51.22

Arraun Lagunaken erakustaldia

Harrigarri izango zatekeen Arraun Lagunakek uda osoan zehar ezarri duen «tirania» Kontxako Banderaren bigarren igandean apurtu behar izatea, are gehiago aurreneko asteburuan bederatzi segundoko aldea lortu eta gero. Alabaina, Juan Mari Etxabek entrenatzen dituen taldeko emakumeek ez dute egintzat ezertxo ere eman etaez da inor ere Arraun Lagunaki eztulik egiteko gauza izan denik. Hain zuzen, sailkapen nagusian bigarren amaitu duen Donostiarra 20 segundora geratu da.

«Hau irabaztea asko kostatzen da. Lan handia eginda irabazi dugu. Horregatik diot Kontxako Bandera irabaztera ez dela inor ere ohitzen», bota du estropadaren ostean Mar Larrea arraunlari ondarroarrak, eztarria urratuta eta pozarren. «Entrenatzaileok halako emaitzak lortu nahian egiten dugu lan, eta taldeak sekulako erakustaldia eman du. Nola ez naiz hunkituta egongo?», gaineratu du, bere aldetik, bere hamabigarren Kontxa irabazi duen Juan Mari Etxabe entrenatzaileak.

‘Lugañene’ ontziak beste erakustaldi bat eman du –ziabogan batere arriskatu ez duelarik, luze xamar ere joan ahal izan da, inolako kalterik gabe– eta, hala, aurreneko minutua betetzerako segundo bateko aldea atera dizkie aurkari guztiei. Handik aurrera, ziaboga salbuespena izanik, bigarren posturako borrokak hartu du zeresanik handiena, Arraun Lagunakek, haizea kontra izanagatik, egundoko estropada burutu du-eta. Bigarren posturako borroka zoragarria izan da, egiari zor. Hala, bigarren postutik laugarrenera segundo eta erdiko aldea baino ez da izan. Orio izan zen bigarren aurreneko asteburuan, baina bigarren postua bermatzeko lanetan sekulako lanak hartu behar izan dute «mirotzek», izan ere, Tolosaldea eta Donostiarra sekulako mailan aritu dira bigarren igande honek eskaini duen itsaso deseroso eta zikinean.

Tolosaldea eta Oriok sekulako borroka izan dute poparean, Tolosaldeak bere kalea defendatuz ababor aldera bultzatu baitu Orio. Borroka horretatik ihesi, Donostiarrak bikain baliatu du bere kalea eta Kontxako Banderan bigarren postua bermatu ahal izan du, Arraun Lagunak ukiezinaren atzetik «lurtarren arteko txapelketa» eraman baitu.Aurreneko txandan askorik ez dute izan jokoan, baina hego-mendebaldeko haizea ibili dela. Nolanahi, Astillerok datorren urtean Euskotren Ligan egoteko hautagai serioa dela erakutsi du, txanda bikain menperatuz. Bestetik, Kaiku eta Chapelaren artean saio oso polita ikusi da, poparean bereziki. Bizkaitarrek ez diete galiziarren buruz burukoa irabazi bakarrik, sailkapen nagusian Hibaikaren aurretik amaitzea ere erdietsi dute, neurri handi baten Oreretako taldeak ez duelako denboraldia minik hartu gabe amaitzea baino beste helbururik ipini.

Helmugara iristeko unea hunkigarria izan da. Aiora Belartietak asteon galdu duen amonari eskaini dio garaipena, malkoei eutsi ezinik. Lorea Etxabe, Juan Mari Etxaberen alabak, bere hirugarren Kontxa irabazi du, irribarrea eta negar malkoak nahasiz. «Familia bat ez bagina, ezingo genuke irabazi», gogoratu du Mar Larreak, Andrea Astudillo patroiak bandera astintzen bere estiloa findu duela erakusten zuen bitartean eta eskifaiak Gloria Gaynorren «I Love You, baby» kantaren letra «Arraun Lagunak» izenaren ordez ospatu duelarik. Ez baita emakumeen traineru denboraldian beste izenik izan.dira bigarren igande honek eskaini duen itsaso deseroso eta zikinean.

Tolosaldea eta Oriok sekulako borroka izan dute poparean, Tolosaldeak bere kalea defendatuz ababor aldera bultzatu baitu Orio. Borroka horretatik ihesi, Donostiarrak bikain baliatu du bere kalea eta Kontxako Banderan bigarren postua bermatu ahal izan du, Arraun Lagunak ukiezinaren atzetik «lurtarren arteko txapeljeta» eraman baitu.

Aurreneko txandan askorik ez dute izan jokoan, baina hego-mendebaldeko haizea ibili dela. Nolanahi, Astillerok datorren urtean Euskotren Ligan egoteko hautagai serioa dela erakutsi du, txanda bikain men peratuz. Bestetik, Kaiku eta Chapelaren artean saio oso polita ikusi da, poparean bereziki. Bizkiatarrek ez diete galiziarren buruz burukoa irabazi bakarrik, sailkapen nagusian Hibaikaren aurretik amaitzea ere erdietsi dute, neurri handi baten Oreretako taldeak ez duelako denboraldia minik hartu gabe amaitzea baino beste helbururik ipini.

Helmugara iristeko unea hunkigarria izan da. Aiora Belartietak asteon galdu duen amonari eskaini dio garaipena, malkoei eutsi ezinik. Lorea Etxabe, Juan Mari Etxaberen alabak, bere hirugarren Kontxa irabazi du, irribarrea eta negar malkoak nahasiz. «Familia bat ez bagina, ezingo genuke irabazi», gogoratu du Mar Larreak, Andrea Astudillo patroiak bandera astintzen bere estiloa findu duela erakisten zuen bitartean eta eskifaiak Gloria Gaynorren «I Love You, baby» kantaren letra «Arraun Lagunak» izenaren ordez ospatu duelarik. Ez baita emakumeen traineru denboraldian beste izenik izan.

Emakumeen 17. Kontxako Bandera:

1-Arraun Lagunak 21:04.42

2-Donostiarra 21:25.08

3-Orio 21:25.72

4-Tolosaldea 21:26.60

5-Astillero 21:45.10

6-Chapela 21:56.08

7-Kaiku 22:02.00

8-22:17.14