INFO

Jauzi Ekosozialak «jet pribatuen aurkako» bizikleta martxa egin du Sondikako aerodromora

‘Luxuaren aurrean nahikotasuna’ lelopean, jet pribatuaren kutsadura klima aldaketaren erantzule dela salatzeko bizikleta martxa antolatu du larunbat honetan Jauzi Ekosozialak. Sondikako aerodromoan egin dute, Mungia, Bilbo eta Algortatik pasa ondoren.

Jauzi Ekosozialak larunbat honetan egin duen bizi martxa. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)

Mungiako, Telletxe eta Bilbotik abiatuta, Sondikako aerodromoan amaitu den bizi martxa antolatu du larunbat honetan Jauzi Ekosozialak, «jet pribatuen» kutsadura salatzeko helburuarekin.

‘Luxuaren aurrean nahikotasuna’ lelopean, hainbat bizikletari Sondikako tren geltokian elkartu dira 12:30ean, Mungiako anbulategitik, Bilboko Udaletxetik eta Algortako Telletxe kaletik abiatu ondoren. Aerodromoan, jet pribatuen kanporatzea exijitu dute manifestariek.

Ostegun honetan, Jauzi Ekosozialak, «turismoak pertsonengan eta ingurumenean duen eragina agerian uzteko», ekintza bat egin zuen Getxoko Ereaga hondartzan, Bertan, eragile ekologistako ekintzaileek, eskuareen laguntzaz, ‘Turismo eredu honek hiltzen gaitu’ lelo adierazgarria idatzi zuten hondartzako harean.

Honela, «neurri gabeko turismo eredu eutsiezinak, gure itsaso, aire eta lurrarengan duen inpaktu itzuliezina» salatu zuten. Ildo horretan, larunbat honetako bizikleta martxarekin, klima-aldaketaren arduradun diren jet pribatuak salatu nahi izan dituzte, duela bi egun sare sozialetan salatu zuten bezala, ekintzan parte hartzera deitu zutenean: