INFO

Zer da kirol psikologia? Norentzat da?

Asteazken honetan kirol psikologia izan dugu hizpide Aritz Olagoi adituarekin batera. Nola definitzen da kirol psikologia? Zertan datza bere funtzioa? Kirol psikologiaren oinarriak zein diren azaldu ditu Olagoik: motibazioa, arreta eta kontzentrazioa, antsietatea eta estresa.

Korner Festibala, ‘(Des)equilibrio en la cima’ hitzaldia, Victoria Eugenia antzokian. (Jon URBE | FOKU)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Askotan hitz egiten da goi mailako kirolean presioaz. Nola eragiten du presioak norbanakoarengan? Badaude plazagizonak eta plazandreak direnak; zenbat eta presio handiagoa, orduan eta errendimendu hobea ematen dutenak. Aldiz, badira beste batzuk presioarekin ito egiten direnak. Hori hobetu daiteke kirol psikologiaren bitartez?

Hori eta beste galdera batzuk erantzun ditu Aritz Olagoi kirol psikologoak. Besteak beste, entrenatzaileek jasotzen dituzten iruzkinek, zein eragin du haiengan?