INFO

Harrisek milaka lagun elkartu ditu Washingtonen itxierako diskurtsoan

Kamala Harrisek Washingtonen egin zuen kanpainako itxierako diskurtsoa astearte gauean, Euskal Herrian atzo goizaldea zela. Hemendik hauteskunde egunera, estatu lehiatuenetan azken mitinak baino ez zaizkio geratzen. Milioika estatubatuarrek bozkatu dute dagoeneko.

Kamala Harris, arteartean Washingtongo Ellipse Park-en egindako ekitaldian. (Michael BROCHSTEIN | ZUMA PRESS)

 Jendetza bildu zen astearte iluntzean (asteazken goizaldea, Euskal Herrian) Kamala Harrisen «itxierako argudioa» entzuteko. Hasiera batean 7.000 lagunentzat erreserbatutako lekuan 75.000 elkartu zirela kalkulatu zuten antolatzaileek. Haietako milaka jarraitzailek mitinerako prestatutako eremu zabaletik kanpo geratu behar izan zuten, eta Washingtonen monumentura igotzen den muinoraino bete ziren belardiak. Parez pare Etxe Zuria zeukan, eta bien erdian dago Espirala, Harrisen mitinaren gunea. Altueratik, presidentearen egoitza argiztatuta, irudi indartsua sortu zuen hautagai demokratak.

Eguerditik sortu ziren ilarak, eta arratsaldeko lehen ordurako bi itzuli zeuden sarrera gune nagusira iristeko. Segurtasun neurri zorrotzen ostean barrura iritsita, Harrisen alde egin duten musikarien doinuak entzuten ziren, Beyonce edo Taylor Swift, esaterako. Baina DJak doinu latinoak jarri eta “Puerto Rico” oihukatzean lehertu ziren entzuleak; igandean New Yorken haien herriaren aurka egindako irainek erabat aztoratu zituzten uhartean bertan zein AEBetan bizi diren puertorricarrak.

Ekitaldia Etxe Zuriaren pareko Elipsean egitea ez zen kasualitatea, eta hala aitortu zuen presidentegai demokratak berak. «Badakigu nor den Donald Trump», esan zuen ekitaldiaren hasieran. «Leku honetan bertan egon zen duela ia lau urte eta jendilaje armatu bat bidali zuen Estatu Batuetako Kapitoliora, hauteskunde libre eta garbi batzuetan adierazitako borondatea iraultzeko», gaineratu zuen.

«ASKATASUNA ALA ZATIKETA»

«Trumpek dio bere lehentasunetako bat urtarrilaren 6 hartan poliziei eraso zieten estremista biolentoak libre uztea dela. AEBetako armada berekin bat ez datozen estatubatuarren aurka erabiltzeko asmoa dauka, eta barne-etsai deitzen die», esan zuen. «Askatasuna» irakur zitekeen eszenatokiaren alde banatan, eta errepublikanoek luzaroan erabili ostean demokratek berreskuratu duten hitz horrekin kontrastea egin zuen Harrisek. Ohartarazi zuen asteartean «askatasuna ala zatiketaren» artean hautatu beharko dutela estatubatuarrek.

«Lehen egunean, bera bada hautatua, bulegora etsai zerrenda batekin sartuko da. Ni hautatzean, estatubatuarrentzat egin beharrekoen lehentasunen zerrenda batekin sartuko naiz bulegoan», esan zuen. Eztabaidaren alde egin zuen: «Norbait gurekin ados ez egoteak ez du ‘barne-etsai’ bihurtzen (Trumpek erabilitako hizkera errepikatuz). Gure familia, auzoa, ikaskideak eta lankideak dira». Horregatik, presidente izandakoan, «herrialdea alderdiaren eta norberaren aurretik» jarriko zuela agindu zien entzuleei.

Horrekin batera, denei entzutera eta beti egia esatera konprometitu zen, «baita egia atsegina ez denean ere». Une horretan ikusleetako batek, «Entzun gaitzazu, bada; utzi Israel armatzeari, ezarri armen bahimendua», aldarri egin zion. Segurtasunekoek kanpora irtenarazi zuten emakumea. Atzeko lerroetan eta sartu gabe National Mall inguruan geratu zirenen artean ere Palestinaren aldeko oihuak entzun ziren.

Harrisen diskurtsoak batasunaren hariari heldu zion behin baino gehiagotan, botoa erabaki gabe dutenen aurrean mezu bateratzailea bidaliz. Berarekin ados ez daudenak ere errespetatzen dituela azpimarratu zuen hautagai demokratak, espetxeratu beharreko lagunen zerrendak iragartzen dituen Trumpekin alderatuta.

Aurretik igo ziren esatarien artean, Pennsylvaniako nekazari bikote bat egon zen. «Beti bozkatu dugu errepublikano, Trumpen alde birritan eman dut botoa, baina aski da esateko unea da», adierazi zuten.

Funtsean, primarioetan Nikki Haleyren alde egin zuten errepublikanoak bereganatzea da kanpaina demokrataren helburu nagusietakoa uneotan.

GIZONEN BOTOA

Kamala Harrisek bere politikako proposamen nagusiak gogora ekarri zituen, hala nola etxebizitzen prezioa jaistea, elikagaien prezioak mugatzea eta osasun eskubideak zabaltzea. Intsulinaren prezioa demokraten Gobernuari esker mugatuta dagoela gogorarazi zuen. Datorren legealdian gaixo eta edadetuen zaintza etxean egitea Exekutiboaren osasun aseguruan sartzeko konpromisoa hartu zuen. «Zaintza duintasuna da», oihu egin zuen, Indiatik etorritako ama minbiziz gaixotu zenean hura artatzeko egindakoa oroituz.

Datu biografikoekin eta egin asmo dituen politiken xehetasunekin batera, kanpainan zehar nabarmendu nahi izan duten kontrastean sakondu zuen: iraganean kokatutako Trump alde batean (orria pasatzeko unea da esan zen behin eta berriz) eta etorkizunera begira dagoen Harris bestean, batek dakarren zatiketa eta bigarrenak bultzatutako etorkizuna, lehenaren hizkera mingotsa eta bigarrenaren itxaropena, esaterako. «Zuen bizitzak hobetzeko oinarri komuneko eta sen oneko konponbideak bilatzeko konpromisoa hartzen dut», esan zuen.

Boto-emaile urrundua, are errepublikanoa bilatzeko hitz zehatzak hautatu zituen Harrisek, neurri sozialak ahaztu gabe baina aurkariek emandako ezkertiar itxura uxatu nahian. Gai batean, baina, hasieratik eutsi dio bere mezuari, eta oso erraza izan du osasun eta zaintzarekin lotzea: duela bi urte Trumpek izendatutako Auzitegi Goreneko epaileek ezabatutako abortu eskubidea berreskuratzeko konpromisoa. Asteartean ere, txalo-zaparrada handienetakoa lortu zuen elementuetako bat izan zen. Entzuleen artean, asko ziren abortu eskubidearen aldeko kamisetak, zapiak eta bestelako ikurrak, emakumeek beren gorputzaren jabe izatea aldarrikatzen zuten leloekin batera. Izan ere, Harrisen kanpainako lelo nagusia da «ez dugu atzera egingo».

Zentzu zabala dauka, baina irabazitako eskubideetan atzera egitearen aurkako mezua da, nagusiki, ezinbestean abortu eskubidea gogorarazten duena. Datuek adierazten dutenez, emakume gehienen botoa eduki arren, gizonena bereganatzeko ahalegin berezia egiten ari da azken egunotan. Barack Obamak gizon beltzei zuzendutako mezu indartsua eman zuen berriki, eta asteartean ere mezu berezia egon zen zentzu berean, hautagai demokrata oholtzara igo aurretik egon ziren esatarien artean.

Estatu Batuetako hauteskunde kanpainetan ohikoa da bozketa baino zenbait egun lehenago hautagaiek «itxiera argudioa» deitzen zaion diskurtsoa ematea. Horrek ez du esan nahi kanpaina amaitu denik, datozen egunetan ere batetik bestera ibiliko baitira bi presidentegaiak, emaitzak estuen diruditen zazpi estatuetan batez ere.

Pennsylvaniatik eta Wisconsinetik igaro ostean, gaur mendebaldean egongo da Harris. Arizonan Los Tigres Del Norte taldea izango da jotzen, eta Las Vegasen Maná-k joko du, Jennifer Lopez kantariak ere parte hartuko duen ekitaldian. Bihar Wisconsin egongo dira bai Harris bai Trump, kanpainako azken asteburuari ekin aurretik.



La «basura», protagonista del debate electoral

La campaña presidencial se ha visto salpicada estos días de insultos todavía más bajos que los que se habían convertido en costumbre en los últimos meses. Todo comenzó el pasado domingo en el acto de Donald Trump en el Madison Square Garden. Entre los insultos a las comunidades afroamericana, latina o judía, destacó el chiste sin gusto del «comediante» Tony Hinchcliffe, que llegó a decir que «hay una isla flotante de basura en el medio del océano ahora mismo. Se llama Puerto Rico», para continuar con desagradables chistes sexuales («a estos latinos les encanta hacer bebés, nada de sacarla, se vienen dentro, tal y como se lo hicieron a nuestro país»). La lógica indignación de los puertorriqueños en la isla y en la diáspora estadounidense (en Pensilvania hay alrededor de medio millón de boricuas) se ha traducido, entre otras cosas, en mensajes de músicos como Bad Bunny, Luis Fonsi o Ricky Martin, que cuentan con cientos de millones de seguidores. Algunos de ellos han pedido, además, el voto para Kamala Harris.

Pese a que la campaña republicana intentó desmarcarse del insulto, la ola de indignación continuó, hasta que llegó Joe Biden. El presidente destacó que la comunidad puertorriqueña es «gente buena, decente, honorable», para continuar: «La única basura flotante que veo son sus seguidores». La Casa Blanca intentó minimizar los daños de inmediato, matizando que Biden se había refirido a la «retórica de odio como basura», y haciendo un pequeño matiz gramatical en la transcripción, de (seguidores, en plural) a (en singular, que se podría referir al comediante). Las redes republicanas repitieron que el presidente insultó a medio país.

La polémica llegó en el preciso momento en que frente a esa misma Casa Blanca Kamala Harris estaba dando su discurso de cierre. Ayer la candidata demócrata fue aún más explícita: «Estoy totalmente en desacuerdo con cualquier crítica a la gente simplemente basado en a quién votan».