INFO

Mugikortasun seguruago, eraginkorrago eta garbiagoaren bila

Aurrerakuntza teknologikoek pertsonen eta merkantzien mugikortasunean egin dezaketen ekarpena aztertzeko, 200 aditu elkartu ziren joan den astean garraio sistema adimenduen inguruan (ITS) egindako Kongresuan. Mugikortasun adimentsuagoa lortzea da helburua: seguruagoa, eraginkorragoa eta garbiagoa.

Azaroaren 15ean Itsasmuseumen egindako ITS kongresuaren irudia. (MLC)

Bilboko Itsasmuseumen egoitzak Euskal Autonomia Erkidegoko 15. ITS (Intelligent Transport System) Kongresua hartu zuen iragan den azaroaren 15ean, Garraioaren teknologia, sistema eta soluzio adimendunen industriaren erreferentzia bihurtu dena.

Mugikortasun eta Logistika Klusterrak antolatutako ekitaldian izan ziren, besteak beste, Carlos Alzaga, Bizkaiko Foru Aldundiko Azpiegitura eta Lurralde Garapeneko diputatua; Nora Abete, Bilboko alkateorde eta Mugikortasun eta Iraunkortasuneko zinegotzia; eta Eduardo Lasa, Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterreko presidentea.

Inaugurazioan, Eduardo Lasak berrikuntzaren balioa nabarmendu zuen, mugikortasun adimentsuagoa -hau da, seguruagoa, efizienteagoa eta garbiagoa- lortzeko produktuak, teknologia, sistemak eta irtenbideak garatzen dituen fabrikatzaileak, operadoreak eta industria elkartzen dituen sektorean. Haren hitzetan, «Ikerketa eta Garapenean duen %3,3ko inbertsioarekin, pertsonen eta salgaien mugikortasunaren sektorea berrikuntza arloan sektore intentsiboa da; horregatik dago eraldaketa energetiko, digital eta sozial hirukoitzean murgilduta». Klusterraren beraren jarduerak 3 milioi euro baino gehiago bideratu ditu Araba, Bizkai eta Gipuzkoara I+Grako laguntzetan azken bost urteetan.

Carlos Alzaga foru diputatuak Bizkaia Connected Corridor (BCC) proiektuan egindako lana errepasatu zuen eta Azpiegituren Berrikuntza Planaren lan fase berri bat iragarri zuen. BCCren bilakaerari esker, lurraldeko enpresek irtenbide berriak probatu ahal izango dituzte, beren garapenean eta lehiakortasunean aurrera egiteko; eta erabiltzaileek, berriz, zerbitzuak handitu ahal izango dituzte, dagoeneko baliozkotuta daudenekin.

Nora Abetek, bestalde, hiriak gehiago eta hobeto bizitzeko espazio gizatiarragoak eta iraunkorragoak bihurtzearen garrantzia nabarmendu zuen. Alde horretatik, hiriko Emisio Baxuen Eremuaren lehenbiziko bost hilabeteak balioetsi zituen, ibilgailu kutsatzaileen murrizketa %33an kalkulatzea ahalbidetzen baitute.

Aldi berean, enpresak mugikortasun adimentsuagoan aurrera egiten jarraitzeko egindako ekarpena baloratu zuen Abetek.

MUGIKORTASUN ERAGINKORRA

Kongresuko hitzaldiak Mugikortasun Adimendunak bilatu nahi dituen hiru helburuen inguruan antolatu ziren: eraginkortasuna, jasangarritasuna eta segurtasuna. Ikuspegi teknologikotik, lehenik eta behin, eraginkortasunera bideratutako gaiak jorratu ziren.

We are Clickers enpresak Adimen Artifiziala mugikortasuna eraldatzen ari den arlo nagusien ikuspegia eskaini zuen. Horien artean, adibide zehatzak aipatu zituen, hala nola eguraldiaren iragarpena, ibilbideen optimizazioa, mantentze prediktiboa eta eskariaren iragarpena.

Eraginkortasun operatiboari lotutako teknologiari dagokionez baita ere, Kapsch enpresak V2X (beste elementu batzuekin konektatutako ibilgailua) proiektu pilotua azaldu zuen, ibilgailu jakin batzuen zirkulazioa detektatzea eta lehenestea ahalbidetzen duena. Lan hori Gasteizko Udalarekin eta Tuvisarekin elkarlanean egiten ari da.

Gertek, ondoren, Bilboko Hegoaldeko Saihesbide Metropolitarrean aplikatzen diren ordainpeko soluzioen bost ereduak aurkeztu zituen. Eredu horiek bidesari tradizionaletik free flow-ra (gelditu gabeko pasabidea) arteko bilakaera dira, eta bideen zerbitzu maila hobetzea ahalbidetzen dute.

Deustuko Unibertsitatearen parte hartzea ere trafiko multimodalaren kudeaketaren optimizatzean oinarritu zen. Horrela, operadore guztiei erabakiak hartzea errazten dien informazioa ematen dien proiektu bat aurkeztu zuten, elkarrekin lana eginez eraginkorragoak izan daitezen.

Eraginkortasunera bideratutako errepaso teknologikoa Tecnaliaren bi txostenekin amaitu zen. Lehenengoan, ibilgailuen kudeaketa autonomoa aplikatuz gordelekuetako maniobrei, teleoperazioa, autoparkinga edo arriskuan dauden erabiltzaileen detekzioa bezalako zerbitzuekin. Bigarren parte hartzeak erakusketa gisa jarritako urrutiko gidaritza postua osatzen zuen. Zamudion kokatutako ibilgailu bat Itsasmuseumeko ataritik nola erabiltzen zen ezagutu zuten bertaratutakoek.

MUGIKORTASUN GARBIA

Ingurumen jasangarritasunaren helburua hiru arlotan banatu zen. Alde batetik, Sener enpresak Kairoko Monorrail proiektu berritzailea azaldu zuen, eta nola garraio jasangarrian oinarritutako irtenbide hori hiriko mugikortasuna eraldatzen ari den munduko hiririk jendetsuenetako batean.

Bestalde, PTV Groupek azaldu zuen zergatik emisio txikiko eremuak tresna baliagarriak diren trafikoa arintzeko eta hiriguneetako bizi kalitatea hobetzeko. Zentzu horretan, Londresko kasu zehatza aurkeztu zuen, non modelizazio sistema batek egoerak ebaluatzeko eta aurreikusteko aukera ematen duen.

Jasangarritasunean ere bai, baina energiaren ikuspegitik, Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterrak H2Cargo Bike proiektua azaldu zuen. Proiektu honek azken miliako hiri banaketarako irtenbide berritzailea proposatzen du, karga elektrikoko kuatriziklo bat erabiliz, hidrogenoz bultzatua eta zilindro trukagarrien sistema batez hornitua. Aurkezpenean, Donostian garatzen ari den proiektu pilotua zehaztu zuten, Txita enpresa erabiltzen ari den ibilgailuarekin.

MUGIKORTASUN SEGURUA

Mugikortasun seguruari dagokionez, azkenik, berrikuntzako bi proiektu aurkeztu ziren. Alde batetik, Estudios GISek Adimen Artifizialetik abiatuta aberastutako mapekin egindako lana aurkeztu zuen, ibilgailu konektatuetan erabiltzeko, posizionamendu zehatzagoa eskainiz, seinaleztapen bertikalaren ebaluazioa eta eguneratzea barne.

Ingartek, bestalde, bide segurtasuna hobetzeko biki digitalak eta Adimen Artifiziala elkarren osagarri diren lana aurkeztu zuen, simulazioak, analisi prediktiboak eta alerta goiztiarrak oinarri hartuta.

Arlo horretan, Asimobek bide segurtasuneko ohiko ikuskapenak indartzeko beharra nabarmendu zuen, errepideetako ikuskatzaile autonomoen bidez datuak hartuz eta sakon aztertuz. Ildo horretan, apirilaren 4an Itzulian izandako istripua aztertu zuen, eta hainbat eragin maila ondorioztatu zituen, zoladurako akats eta irregulartasunei eta puntu jakin batzuetako segurtasun hesiei eta ihesbideei dagokienez.

Saioak ITS España eta Leytonen hitzaldiekin osatu ziren. Berrikuntzak sektorearentzat duen garrantziaren ildotik, Leytonek I+Gko Tax Lease finantza-gailua aurkeztu zuen. Zuzeneko laguntzak bezain ezaguna ez den figura hori, aukera berria izan daiteke proiektuak kreditu fiskalen bidez finantzatzeko.

Eduardo Lasa, presidente del Clúster de Movilidad y Logística de Euskadi. MLC

Un sector que destina el 3,3% a i+D+i

El Clúster de Movilidad y Logística de la CAV, con más de sesenta entidades asociadas representadas, destina un 3,3% a la inversión en I+D+i, dato que ratifica el carácter altamente innovador del sector, tal y como quedó reflejado en la decimoquinta edición del Congreso ITS (Intelligent Transport System) celebrado el pasado día 15 de noviembre en Bilbo.

Así, el Clúster ha participado este año en treinta proyectos de innovación, en los que, además, están involucrados un total de 29 empresas socias, esto es, una de cada cuatro. A través de estos proyectos, se ha conseguido traccionar a la CAV financiación por valor de 3,5 millones de euros.

Según los datos aportados en la última asamblea general, la facturación de los socios del clúster ascendió el pasado año a 12.500 millones de euros, lo que supone el 14,5% del PIB de la CAV. Un 27,9% de esa cifra son ingresos procedentes de la exportación.

En cuanto al tamaño de los asociados, un 18% son micropymes, un 23% pequeñas empresas, el 19% son entidades de mediano tamaño, y un 27% son grandes empresas. El 13% restante corresponde a otros agentes como administraciones, fundaciones y otras entidades.

El Clúster ha iniciado este año los trabajos para formular el próximo plan estratégico 2025-2028 y promover el compromiso con los Objetivos de Desarrollo Sostenible. J.S.