INFO

Durangoko Topaketa Nazionalaren atarian, ‘Behin betiko’ abestiaren bertsioa aurkeztu du Sarek

Sarek Topaketa Nazionala antolatu du Durangon, abenduaren 6an. Horren harira, Imanol Urbietaren ‘Behin betiko’ abestiaren bertsioa ondu dute. Moldaketa Arkaitz Estiballesena da, kanpainari ekarpena egingo dion mezuarekin.


Sarek urtarrilaren 11rako Bilbon deitutako manifestazio nazionala dela eta, Topaketa egingo du Durangoko Azokan abenduaren 6an, 12.00etan Landakon. Horretarako dei egiteko eta prestatzeko abestia aurkeztu dute, ‘Behin betiko’ kantaren bertsio bat, jatorriz Imanol Urbietarena.

Urbietaren musikarekin, kanpainari ekarpena egingo dion mezua txertatzeko letraren moldaketa egin dute, Arkaitz Estiballesen eskutik. Gainera, abestiaren grabaketa erakusten duen bideo bat ere egin dute.

 

Honela dio abesti berriak:

Behin betiko, behin betiko

sinple bezain tinko,

ez dugu etsiko!

 

Behin betiko,

behin betiko sinple bezain tinko,

ETXERA TA KITTO!

 

Etxean eta kalean

berdinekin solasean,

eskolan, lanean,

borrokan eta bakean.

 

Horma za(ha)rrak eraitsiz,

bide berriak eraikiz,

herri bat osaturik

guk libre nahi dugu bizi.

 

Zatoz etxera eta kalera,

zatoz kalera eta etxera,

martxan jar bedi lege berria:

aske ta Euskal Herrian