INFO

...eta nik txoria nuen maite

BIRD
Erresuma Batua, 2024. 119’ Zuzen. eta gidoia: Andrea Arnold. Akt.: Nykiya Adams, Barry Keoghan, Franz Rogowski, Jasmine Jobson. Argazk.: Robbie Ryan.

Nykiya Adams eta Barry Keoghan filmeko eszena batean (BBC Film)

Andrea Arnold-en lan berriak Baileyren istorioa azalduko du, 12 urteko neskato bat: familia giro anarkiko, kaotiko eta nahiko beldurgarri batean bizi da. Indarkeriarekin eta abandonu emozionalarekin borrokan ari den bitartean, Bird (euskaraz Hegaztia) izeneko gazte enigmatiko bat ezagutuko du. Bailey eta Bird misteriotsuaren arteko harremanak mistizismo eta transzendentzia geruza bat gehituko dio narrazioari.

Fim hau, Britainia Handiko errealismo sozialeko zinemaren adibide tipikoa da –protagonista ingurune erabat desegituratu eta kaotikoan murgilduta dago–, baina Arnoldek oso geruza interesgarriak gehitzen ditu, eta horiek obra ezberdin batean bihurtzen dute.

Cannesko zinema jaialditik eta Donostiako Zinemaldiko Perlak sailetik igaro ostean, ostiral honetan iritsiko da Hego Euskal Herriko zinema aretoetara.

Andrea Arnold

Zinema zuzendari eta gidoilari britainiarra, bereziki ezaguna egin da ikuspegi sozial errealistak eta narrazio emozional sakonak uztartzen dituzten lanengatik. Arnold-en filmek sarritan aztertzen dituzte klase sozial baxuko bizitzak, isolamendua eta emakumeen ahalduntzea.

Bere filmetan, pertsonaia nagusiak emakume gazteak izaten dira, eta haien bizitzako erronkak modu sotilean erakusten ditu. Gainera, naturako irudiak maiz erabiltzen ditu emozioak adierazteko. Bere lanak nazioarteko zinemaldietan etengabe goraipatzen dituzte: ‘Red Road’ (2006), Canneseko Epaimahaiaren Sari Berezia; ‘Fish Tank’ (2009), BAFTA saria; eta ‘American Honey’ (2016), Zuzendari Onenaren Saria  Canneseko Zinemaldian.