INFO

Zinema Euskaraz-en urteko azken estreinaldia

KLARA ETA HAZI MAGIKOEN MISTERIOA
Norvegia, 2023. 70’, Jat. izenb.: ‘Kutoppen - På sporet’. Zuzend.: Will Ashurst. Gidoia: Kristian Landmark. Musika: Marius Christiansen.

‘Klara etan hazi magikoen misterioa’ filmeko une bat. (Felleskjøpet)

Klara behia protagonista duen Norvegiako animaziozko seriearen hirugarren zatia.

Euririk, lurrik eta eguzkirik gabe loratu daitekeen hazi baten lapurreta izango da filmaren abiapuntua. Klara izeneko behi bat eta Agatha Christensen detektibe untxitxoa izango dira protagonista nagusiak: hazi miragarri horren desagerpena ikertu beharko dute.

Will Ashurst zinemagile norvegiarraren lan berria da eta Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programaren barruan aurten ikusiko dugun hamaikagarren eta azken filma da; euskaraz bikoiztua ikusteko aukera izango dugu.