Josu Iraeta
Idazlea

Urkullu jaunak albisteak ditu

AHTaren obrak azkartzea eta energia berriztagarrientzako azpiegitura erraldoiak eraikitzea erabaki nahi dutenek, basoak suntsitzen dituzten ekimen basatiak larrialdi klimatikoari aurre egiteko tresna egokiak dira?

Azken berrogeita hamar urteko esperientziak dioenari kasu eginez ikusten da, nahiz tarteka siglak eta gobernuak aldatu –batzuk eta besteek– Madrilera begira gaudela. Bai Iruñean, bai Gasteizen, handik inposatzen duten batasun espainiarra gizarteratu nahian batzuk, eta nola etekinak atera besteak. Hori bai, era inteligentean noski. Pozik daude espainiarrak, ez dute beste helbururik, aniztasunaren eta desberdinen arteko gizarte berri bat sortu beharrean gaudela diotenean.

Horretarako, eta ildoari jarraituz, gaur egun, eta sekula ez bezala, EAJk ego Euskal Herriko instituzio nagusi guztiak eskura dituenean, Urkullu jaunak, euskaldunen etorkizuna bermatuko duen proposamen «berria bezain ausarta» aurkeztuko gaitu.

Nire ustez, lau atal nagusiak agertuko ditu; lehena, berdinen arteko harremanen aitorpen argia Estatuekin, energia berriztagarrien egitasmo erraldoiak beharrezkoak direla frogatuko dituen ikerketa saihetsezinak bigarren, EAEko lurraldean, egunen batean, etorkizuna erabakitzeko aukera onartuko lukeen espainiar konstituzioaren aldaketa, hirugarren, eta azkenik, erabaki aurrerakoiak gauzatzeko lankidetza eskainiko du.

Sekula ez da urrats luzeagoak emateko garaia. Hori «betiko» mezu pragmatikoa. Zer esango luke Jesús Insausti «Uzturre» tolosarrak, gaurko EAJren jarrera ikusiz?

Honelako jarrerak ematen die bide demagogiari, Espainiar batasuna aldarrikatzeko.

Hamarkada luzez izandako harreman estuak ekarri gaitu gaurko egoerara. Arrazoi gehiago ba daude baina nagusia bat; betiko eta gaurko kolonizazio espainiarra. Hor arrazoi politikoa eta ekonomikoa lotzen ditun jarrera. Demokrazia usteltzen duen jarrera, kapitalismoaren semerik kuttunena. Honek –orain esandakoak– ekonomia eta politikaren osagarritasuna agerian jartzeaz gain, Euskal Herrian bizi dugun egoera ulertzeko bidea ematen digu.

Nire ustez, Urkullu jaunaren proposamenarekin jarraituz, aipatu nahi dut azken hamarkada hauetan, Ezker Abertzalearen izateak berak, eta bere jokabide luzeak, etengabe jarri duela kolokan EAJren itxura abertzalea, eta agerian bere ekinbide espainiar zalea. Gazteek ez dute orduko berririk, –horretarako dago besteak beste Koldo Mitxelena– baina bai beste askok. Bilbon EAJk 1978ko urrian bultzatutako «Uso Zurien» manifestazio hark, agerian jarri zuen, jeltzalearen jarrera susmagarria, noraino joan zitekeen.

Barrena begira, «egiari» aurrez aurre begiratzen badiogu, ez dira sumatzen arrazoi handirik sobera arro egoteko, baina ez dut gure burua ezkor ikusten. Berrogeita hamar urte asko izan dira baina ez alferrikakoak. Horregatik eta batez ere, bidean galdu ditugunari errespetuaz, hainbat borroka, ekimen eta sufrimendu, ezin ditugu bazterrean utzi eta aurrera jo. Asko eta asko izan dira eta eskaintzen diguten irakaspenei heldu beharrean gaude.

Urkullurekin jarraituz, esan beharra dago, ez gaude egoera polita bizitzen. Pairatzen ari garen krisi politikoa bezain ekonomikak alor guztiak kutsatzen ditu, ez dago ihes egiterik, ia jarrera bakarra da, baina gutxik lotzen dute gaurko egoera larria, nagusi den politika neoliberalarekin. Horregatik, sistemaren sustatzaileak, nahiz begi bistakoa izan, ez dute zalantzan jartzen eta Ukrainan errusiarrek egiten ari direnari leporatzen diote errua. Baina orain Ukrainan sufritzen dutena, lehen Estatu Batuak eraginda, Tripolin eta Bagdaden ikusia dugu, eta –han edo hemen– berriro errepikatuko da. Ez du ezertarako balio batzuk eta besteak zenbat hildako eragin dituzten. Handik etorria edo bertakoa izan, hildakoak beti dira herrikoak.

Urkulluren gobernu kide direnei aspaldian entzuten diegu, ez dagoela beste bide zuzenik, baina egunerokotasunak esandakoa gezurtatzen duenean, gorde egiten dira.

Zubietako erraustegia eraiki dutenek, Zaldibarren gorde ezin izan diren astakeriak babestu dituztenek, Europak txalotutako hondakinen kudeaketa jasangarriaren bidean emandako aurrerapausoak ezerezean baztertu dituztenek.

AHTaren obrak azkartzea eta energia berriztagarrientzako azpiegitura erraldoiak eraikitzea erabaki nahi dutenek, basoak suntsitzen dituzten ekimen basatiak larrialdi klimatikoari aurre egiteko tresna egokiak dira? Planetan gehien pozoitzen duenak USA (30%) emandako aholkuak gureganatu behar ditugu? Eskaintzen diguten ikerketak onargarriak dira?

Argi esanda, baduzue sinesgarritasun nahiko, horrelako proposamenak egiteko? Noiztik?

Gehiago luzatu gabe, Lakuatik eskaintzen duzuen lankidetza oso ezaguna dugu; ez bazaude gurekin ados, jakin ezazu, zu gabe aurrera aterako dugula.

Albisteak bai, baina ez hain berriak.

Recherche