Azken agurra Oier Gomezi
Minbizia pairatzen zuen Oier Gomez euskal preso ohia zendu zen urtarrilaren 26an Baionako erietxean. Senide eta lagunek azken agurra eman diote Biarritzen asteazken honetan antolatutako omenaldian. Badira bi urte preso gasteiztarrari kondena eten ziotela bere eritasunaren larritasuna kontuan hartu ondoren.
30 JAN. 2019