naiz
Paris

Fiskalak sei urteko espetxe zigorra eskatu du Oxandabaratzentzat

Intza Oxandabarantzen helegitea aztertu dute gaur Parisen, ETAko kide izatea leporatuta. Fiskaltzak sei urteko espetxe zigorra eskatu du, 2007. urtetik dituen bi urteak gehituz. Epaia martxoaren 18an jakinen da.

Intza Oxandabarantz, larunabtean Donibane-Garazin burutu en manifestaldian. (Bob EDME / ARGAZKI PRESS)
Intza Oxandabarantz, larunabtean Donibane-Garazin burutu en manifestaldian. (Bob EDME / ARGAZKI PRESS)

Fiskaltzak sei urteko zigorra eskatu du Intza Oxandabarantzentzat. Gaur, Parisen, lau urteko espetxe zigorra eskatu du. Oxandabarantzek bi urteko kondena bat zuen, zein ez zuen bete beharrik, baina orain hau zalantzan jarri du Fiskaltzak eta lau urteko zigor horri gehitu. Aurreratu dutenez, azken epaia martxoaren 18an emanen da jakitera.

Oxandabarantz 2011 urteko abenduan izan zen atxilotua Donibane Garazin, Julen Mujika bikotearekin batera, zein abenduan geratu zen aske. Oxandabarantz, aldiz, haurdun zegoen atxilotua izan zenean, eta erditu baino zerbait lehenago geratu zen baldintzapeko askatasunean. 

Justizia frantsesak aurkitutako lehergailuentzako material batean bere ADNa aurkitu izana leporatzen dio. Hala ere, orduan, froga hauek deseginak izan ziren eta horren ondorioz kontrako balioztapena egitea ezinezkoa izan zen. «Bere oinarrizko eskubideak ez dira errespetatuak izan, kontra balioztapenaren eskubidea oinarrizkoa da», oroitarazi du Paulus-Basurco abokatuak.

Ebazpena duela urte batzuk «ETA laguntzean» oinarritzen da, eta honen ondorioz lau urteko zigorra ezarri nahi diote. «Lau urteko kondena jaso zuenez, erruduna kontsideratzen dute, nahiz eta ez duten elementurik bere lehen akusaziotik», aldarrikatu du abokatuak.

Gaur, 19.00 etan, elkarretaratzea burutuko dute Donibane-Garazin.