
Iruñeko udal korporazioak bere lehen osoko bilkuran adostu du udal taldearen soldatak jaistea. Honela, Joseba Asiron alkatearen soldata %16 jatsiko dute eta beste zinegotzi batzuena %20. Aho bakarrez adostu dira beherakadak.
Aldaketa hauekin, Asironek 62.071,47 euro jasoko ditu urtean, aurreko alkatea zen Enrique Mayak baino 13.000 gutxiago. Zinegotzi ordezkariek urteko 48.602,90 euro jasoko dituzte, eta dedikazio esklusiboa dutenek, 36.351,72 euro.
Ildo beretik, udalean esklusiboki aritzen ez direnen asistentzia erregimena ere moldatu dute. Hala ere, dieten harira, UPN eta PSNren zuzenketa bat onartu dute. Honen bidez, esklusiboki ez dabiltzan hautetsiek 200 euro jasoko dituzte saio bakoitzeko, urtean gehienez dedikazio partzialaren herena delarik. Lehen proposamenak 10.000 euroko muga finkatzen zuen. Honek ordainketaren %55 inguruko jaitsiera esan nahi du; EH Bilduk hasieran proposatzen zuena %60ra iristen zen.
Beste zentzu batean, gaurko bilkuran Patricia Perales lehen alkateorde izendatu dute, Aritz Romeo bigarren eta Joxe Martin Abaurrea hirugarren. Hainbat kargu ere aurreratu dira, baina Abaurreak jakinarazi duenez, ez da behin-betikoa, irailean jakinen da-eta, hainbat posturen desagerpenarekin.
Tokiko Gobernuaren egituraketa ere egin dute, eta bertan EH Bildu, Geroa Bai eta Aranzadi izanen dira. UPN eta PSN ere parte hartzera gonbidatuak izan dira, baina ez dute onartu.

Muestras junto a Zubieta arrojan el mayor índice de contaminación por incineración en Europa

Un árbol único, que solo existe en siete pueblos navarros, está en plena floración

Más de 130 académicos vascos firman un manifiesto contra la reindustrialización armamentística

Aranceles de Trump para islas deshabitadas, bases militares y territorios con la ikurriña
