Herritarrekin Herrira ekimenaren baitan Zarautzen egun osoko bisita egiten ari da Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkaritza bat, Martin Garitano ahaldun nagusia buru duela eta, horren harira, Urtetako zabortegira bisita egin dute eta bertan iragarri du zabortegi hori bi hilabete barru itxi egingo dela. Urte hasieran
«Gipuzkoa berrian itxi egingo ditugu zabortegi kutsakorrak, eta lehena Urtetako zabortegia izango da, bi hilabete barru, abenduaren 23an itxi egingo duguna. Albiste ona da gipuzkoar guztiontzat, hondakinak kudeatzeko eredu garbi eta iraunkorra dugulako Gipuzkoan», adierazi du.
Ahaldun nagusiak azaldu duenez, birzikla daitekeen guztia birziklatzeko ahaleginean datza Gipuzkoako eredua. «Horregatik sustatzen ditugu gaikako bilketa sistema eraginkorrak eta konpostajea. Horregatik tratamendu mekaniko biologikorako planta eraikiko dugu Zubietan».
2015ean zehar falta diren beste bi zabortegiak itxiko dira: udaberrian Azpeitiko Lapatxekoa eta ondoren Beasaingo Sasietakoa, otsailean iragarri zuten bezala.