
Guy Poulou Ziburuko alkateak datorren astelehenerako Kaskarotenea ikastolari argindarra eta ura mozteko mehatxua egina zuen. Hala ere, Laida Mujikak, ikastolako presidenteak, Euskadi Irratian baieztatu egin du dagoeneko mehatxu hori bete egin duela Herriko Etxeak.
Astelehenean haurrak ikastolara joateko elektrizitate sorgailua jartzekotan direla. Omisainduko oporren ondoko itzultzea «ahal den neurrian normaltasunez» egitea espero dutela adierazi du Mujikak.
Pasa den astean, polizia bidaltzeko prest ere agertu zen Guy Poulou alkatea. Seaskari isuna eguneko 100 eurotik 400 eurora igotzeko eskatu zuen atzo bertan.
Manifestazioa azaroaren 8an
Ziburuko ikastolaren arduradunek proposamen ezberdinak egin dizkiote Poulou alkateari baina honek denei ezetz erantzun die. Seaskak, Ziburuko ikastolaren arduradunek eta Ikastolen Elkarteak azaroaren 8rako manifestazioa deitu dute Udalaren jarrerari aurre egin ahal izateko. Manifestazioa 16.00etan abiatuko da Ziburuko Pilota plazatik.

Fíjate bien la próxima vez que te montes

Los aranceles de Trump se vuelven contra las automovilísticas de EEUU

Bide laburrari agur ederra eman dio Chill Mafiak BECen

Franco, «perplejo» en su regreso para celebrar el 75 aniversario de la Txantrea
.jpg)