NAIZ
BILBO

2015eko Ibilaldiaren aurkezpen ekitaldia egin dute Bilbon

Harrobia ikastolak antolatuta, 2015eko maiatzaren 31.enean egingo da, Bilbon, Bizkaiko Ikastolen jaialdi handia. Edizio horren aurkezpena burutu dute igande honetan.

Batukada doinuak, Ibilialdiaren aurkezpenean. (Monika DEL VALLE/ARGAZKI PRESS)
Batukada doinuak, Ibilialdiaren aurkezpenean. (Monika DEL VALLE/ARGAZKI PRESS)

Arriaga plazan hasi behar zuen gaurko egitarauak, baina eguraldiak lagundu ez duenez, hainbat aldaketa egin behar izan dituzte.

Horrela, Arriagatik ikastolara arte aurreikusita zegoen kalejira bertan behera utzi dute eta zentroan bertan egin dute aurkezpen ekitaldia.

Besteak beste, batukadarekin eta euskal dantzekin gozatzeko aukera izan dute bertaratutakoek.

2015eko maiatzaren 31.enean egingo da Bilboko Harrobia ikastolak antolatutako Ibilaldia, «Harro ibili» lelopean.