Juan Garmendia Larrañaga etnografo eta historialaria hil da 88 urte zituela. Euskararen aldeko lanean iragan du bizia Garmendiak, eta hau dela eta jaso ditu hainbat sari eta errekonozimendu.
1926. urtean jaio zen Tolosan, eta beti bizi izan da herri gipuzkoarrean. Bertatik osatu du bizi guztian zehar euskal hizkuntzaren inguruko ikerkuntza. Lan hau dela-eta, Eusko Ikaskuntzan ardura desberdinak izan zituen eta gaur egun ohorezko bazkide zen. Zentzu berean, Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain izendatu zuen.
Lan hau guztia egin eta gizarteratzearen ondorioz, 2011. urtean Ondare saria jaso zuen Gipuzkoako Aldundiaren eskutik eta orduan eman zuen bere lanaren gakoa, ezagutzen ez zuen zerbait jakitean «gozatu» egiten zuela azpimarratzean.
Haren aldeko hileta elizkizuna bihar izango da Tolosako Santa Maria parrokian, 19.00etan.