NAIZ

Julen Zelarain aske geratu da

Julen Zelarain villabonatarra aske geratu da, espetxean hamar urte egin ostean. Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren eta Askatasunaren aurkako auzian zigortu zuten.

Julen Zelarain, Valdemorotik atera berritan. (NAIZ)
Julen Zelarain, Valdemorotik atera berritan. (NAIZ)

Julen Zelarain Valdemoroko espetxetik atera da gaur goizean, ia hamar urte preso egin ostean.

Villabonatarra Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren eta Askatasunaren aurkako auzian epaitu eta zigortu zuten, beste hogeita bat euskal herritarrekin batera, eta hamar urteko espetxe zigorra ezarri zioten 2008ko irailean. Amnistiaren aldeko mugimenduaren eledun izan zen urte askotan, Juan Mari Olanorekin batera.