NAIZ
BAIONA

Gazte bat atxilotu dute Baionan, atxiloketak salatzeko kalean agertu diren margoketengatik

Gazte bat atxilotu dute gaur goizean Baionan, atzo atxilotu zituzten lau gazteak askatzeko aldarrikatuz kalean agertu ziren margoketekin zerikusia duelakoan.

Atxiloketak salatzen dituzten margoketak azaldu ziren Baionan. (Sylvain SENCRISTO)
Atxiloketak salatzen dituzten margoketak azaldu ziren Baionan. (Sylvain SENCRISTO)

Baionako gazte bat atxilotu dute gaur goizean, atzo kalean azaldu diren margoketengatik. Lau gazteen atxiloketak salatzeko hainbat mezu agertu ziren, ‘atxilotuak askatu’ edo ‘Haitz, Teo, Magis eta Alex askatu’ ziotenak, hain zuzen ere.

Komisaldegira eraman dute gaztea, Kazeta.eus-ek jaso duenez.