NAIZ
algorta

Mobilizazio jendetsua Algortan, eraso homofobo bat salatzeko

Jende ugari bildu da Algortako Telletxe plazan, Kitzikan mugimenduak atzo Algortan emandako eraso homofobo bat salatu du eta gero deitutako mobilizazioan.

Eraso homofoboaren aurka Algortan egin duten mobilizazioa. (Marisol RAMIREZ/ARGAZKI PRESS)
Eraso homofoboaren aurka Algortan egin duten mobilizazioa. (Marisol RAMIREZ/ARGAZKI PRESS)

Kitzikaneko kide batek atzo eraso homofobo «bortitza» jaso zuela salatu du mugimenduak. Algortako taberna batean gertatu zela eman dute jakitera, eta honen aurrean mobilizazioa egin dute.

Kitzikan mugimenduaz gain, Itzulbaltzetako Asanblada Antifaxistak, Ernai Uribe Kostak, Algortako Bilgune Feministak, Eratuk, EHGAM-ek, Jai eta Xerinolak, Ikasle Abertzaleakek, Bizigayk, Sare Lesbianistak, Lumatza Nafarroak, Haziak, 7Menos20-k eta Sare Antifaxistak bat egin dute deialdiarekin.

Ohar bidez, Lakuako Segurtasun Sailak jakinarazi du Ertzaintzak ikerketa abiatu duela erasoarengatik eta lapurretarengatik jarritako salaketaren harira.

Azaldu dutenez, Algortako taberna batean, pertsona bat irainka hasi zitzaion Kitzinaneko kideari, homosexuala izateari. Aulki batekin ere eraso egin zion.

Eraso egiteaz gain, gerriko poltsa ere lapurtu ziola salatu du biktimak.

Ertzaintza ikertzen ari da, baina ez du oraindik inor atxilotu.

Beste ohar batean, Getxoko Udalak gertatutakoa salatu eta pertsona guztiek beren sexualitatea askatasunean bizitzeko eskubidea aldarrikatu du. Era berean, eskubide hori aldarrikatzeko edo haren urraketaren aurka deitzen diren mobilizazioekin bat egin du Udalak.