naiz
Oion

ETS taldearen eskutik, Araba Euskaraz jaiak badu abestia

Oionen ospatuko da 2015eko Araba Euskaraz jaia, eta gaur aurkeztu dute abestia eta bideoklipa. ETS (En Tol Sarmiento) taldearen eskutik. Hemen ikusgai.

Datorren ekainaren 14ean izango da Arabako ikastolen jaia Oionen. Orduan ospatuko da Araba Euskaraz, baina gaur aurkeztu dute abestia zein bideoklipa Oihaneder euskararen etxean. ETS (En Tol Sarmiento) talde arabarraren esku iritsi da abestia ska doinuez.

«Piztu euskara» da aurtengo leloa, San Bizente ikastolak ospatuko duen jaian.