
Euriak ere presente egon nahi izan du aurtengoan Baigorrin, Nafarroaren Egunean, baina hala ere, giro ederrean bildu da jendea, Basaizea elkarteak antolatuta.
Goizean goiz, Etxauzko gazteluan Herriko Etxeak harrera egin die hautetsiei, tartean Udalbiltzako ordezkariak zeudela.
Ondotik, joaldunek, txistulariek eta abarrek hasi dute festa.
Basaizea elkarteak euskal kulturaren eta euskal ikurren aldeko aldarria egin du bere mezuan.
Besteak beste, irrintzi artean animatu direnek Larrain Dantzan parte hartu dute.
Ikastolaren aldeko bazkaria ondoren, kontzertu eta jauziak ikusteko parada izan da. Kiki Bordatxo, Xutik edo Itziarren Semeak taldeek beren musikarekin eguna alaitzen segitu dute.

Euskal Herria
Fíjate bien la próxima vez que te montes

Ekonomia
Los aranceles de Trump se vuelven contra las automovilísticas de EEUU

Musika
Bide laburrari agur ederra eman dio Chill Mafiak BECen

Nafarroa
Franco, «perplejo» en su regreso para celebrar el 75 aniversario de la Txantrea
.jpg)
Euskal Herria