NAIZ
BILBO

Eider Uruburu bilbotarra aske gelditu da

Eider Uruburu preso bilbotarra aske gelditu da, Fresnesko espetxetik atera ondoren. Sei hilabetez egon da preso azken kartzelaldi honetan.

Eider Uruburu, aske. (@EtxeratElkartea)
Eider Uruburu, aske. (@EtxeratElkartea)

Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, sei hilabetez espetxean egon ondoren, Eider Uruburu bilbotarra aske gelditu da.

Iazko azaroan atxilotu eta espetxeratu zuten, Estatu frantsesean sartzeko debekua urratzeko egotzita. Aletxu Zobaran bikotearen aurkako epaiketara joan zenean atzeman zuten.

Uruburu 2010eko urtarrilean izan zen atxilotua Estatu frantsesean, Iñaki Iribarren iruindarrarekin batera, Clermont-Ferrand inguruan.

2013an epaitu zuten Parisen, beste sei euskal herritarrekin batera, eta 2014ko maiatzaren 22an berreskuratu zuen askatasuna, Lyongo Corbas espetxetik irten eta gero.